04
Abe
2008
12:52

Hizkuntza erraza

Deixant a banda el prejudici de la dificultat de les llengües, vull constatar que cada vegada és més habitual la reflexió sobre la necessitat de poder disposar d'una varietat fàcil, d'una llengua fàcil que possibiliti una comprensió no problemàtica del nostre discurs a uns determinats receptors.

(Hizkuntzen zailtasunaren inguruko aurreiritziak alde batera utzita, esango nuke gero eta gehiago hausnartzen dela hizkuntza errazaren beharraz, aldaera edo erregistro erraza, hainbat entzuleri gure diskurtsoa ahalik eta arazo gutxienekin ulertzea ahalbidetuko diena.)

— Enric Serra

Facilitar les llengües mezuan hizkuntza errazaren beharraz gain, norberaren hizkuntza errazteko gaitasuna garatzeaz ere dihardu Serrak. Eleaniztasunaren kudeaketaren markoan kokatzen du, eta ildo horretatik esperientzia praktikoa ere ari direla garatzen aipatu du.

Gai batzuk lotu ditut honekin: azkenotan hainbeste aipatzen den elebiden pasiboena, Moreno Cabreraren proposamenak, euskaldunok gure diskurtsoa-hizkera hizkuntza "hurreratu" beharra, mintzalagun edo berbalagunetan diharduten euskaldun konpetenteek eduki beharko luketen trebezia-konpetentzia, euskara "errazaren" beharra.... 

Interesgarria Serraren gogoeta, pentsatzen hasteko edo eztabaidarako baino ez bada ere. 

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
Sindikatu edukia