24
Aza
2011
18:09

Ohiko akatsak eta polemika

Lotura

Erabili.com-en Akats zerredako goreneko 10ak artikulu sorta publikatu da irailetik hona. ETBren beka batekin egindako lanean oinarritu ziren Eider Santisteban eta Gontzal Fontecillak artikulu hauen edukiak atontzeko. Asmoa euskarazko testuetan sarrien agertzen diren akatsak nabarmentzea eta konponbidean jartzea izan da.

Eztabaida sortu da hala ere, akatsok hain akats ote diren, arauak nola-nork ezartzen dituen eta euskararen erabilera historikoak kontrakoa dioen edo ez dioen.

Eztabaidaren trazua ikusita, ETBko Asier Larrinagak ohar eta zehaztapen batzuekin eman nahi izan dio errematea kontuari, lotura jaso dugun artikuluaren bidez.

Eztabaidak eztabaida eta argudioak argudio, ondo/gaizki, zuzen/oker kategoriak banatzeko orduan zer irizpide eta balore erabiltzen ari garen pentsatzeko bidea ematen du artikulu sorta honek (iruzkina artikulu digitalaren osagaia dela kontsideratuta, jakina).

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Ohiko akatsak eta polemika

Sindikatu edukia