21
Aza
2009
15:54

U.S. 66

Lotura

Autobide berria egiten dutenean, errepide zaharra hustu egiten da, bakartu. Ezin du konprenitu zergatik deitzen dioten errepide zahar, zergatik jario den bizitza alboko bidetik.

Gaur egun hezkuntzari gertatzen ari zaionari buruzko metafora ederra dakarkigu Moebiusek.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Autobusak eta kamioiak

benito (e)k bidalita 2009, Azaroa 23 - 09:53(e)an.

Umm! Eta txoferrari, errepideari begira dagoela, atzean daukana autobusa edo kamioia den ahazten ez bazaio.

Gurera ekarrita?

benito (e)k bidalita 2009, Azaroa 23 - 02:12(e)an.

Eta gurean (HEAn) antzeko zerbait gertatzen da? Aspaldiko autobidean jartzen dugu autobusa urtero-urtero eta bitartean autobide, errepide eta bidegorriak ugaltzen hasi dira inguruan? Gure autobidea ote da nahi den puntura ailegatzeko biderik onena, egokiena, arinena eta merkeena?

Peajeak

plistiplasta (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2009, Azaroa 23 - 09:39(e)an.

Zein gustura ibiltzen den txoferra ezagun duen kamiño zaharretik! Zein eroso betiko bidetik! Zertarako ikasi bide berriak? Zertarako ordaindu autopistako peajeak?

Dena den, hainbeste errebueltarekin bidariak apur bat mareatuta dabiltzala uste dut.

I.O.:
1. Niri ez zaizkit autobusak batere gustatzen. Nahiago bakoitzak bizikleta hartu eta bere bidea egiten badu.

Eta gurpilak zulatzen badira?

jolaus (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2009, Azaroa 23 - 12:06(e)an.

Utzi, utzi plisti! Hobe autobusa! Bizikletan bakarrik joan behar da eta bidean edozein "istripu" gertatzen bada, bakarrik zaude. Zer gertatzen da gurpila zulatzen bazaigu, eh? Nork erakutsiko digu konpontzen? Nondik aterako ditugu xoxak konponketa egiteko, eh? Gu bakarrik egin behar dugu dena? Nola?

Utzi, utzi, hobe autobusean. Beti dago norbait, okerreko bidea hartzen denean edo istripua suertatzen denean, zer egin behar den dakiena. Berak badaki zer egin eta gu bere esanetara. Erosoago egiten da bidea horrela. ;-)

Iraultzaren zain

plisti-plasta (e)k bidalita 2009, Azaroa 22 - 21:51(e)an.

Hona, zer dioen Eduard Punsetek hezkuntzaren munduan aurreikusten duen iraultzari buruz.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
Sindikatu edukia