17
Mar
2009
14:25

Santurtziko UEren webgunea: 11 urte eta berrikuntzak

Lotura

Banengoen ni ba, Santurtzitik aspaldian ez zitzaidan ezer ailegatzen RSStik.  Arrazoia eta azalpena bertan topatu ditugu: 11 urte egin ditu webguneak eta urteurrenarekin batera berrikuntzak egin dituzte, tartean jarioaren helbidea aldatu egin dela dirudi. Etenak merezi izan du baina.

Lehendik ezagutzen genituen atalekin batera aipagarriena Ikasbideoak bataiatu duten atala. Eurek grabatutako eta ostatatuko bideoak ikus ditzakegu berton, enbotatzeko kodea ere eskaintzen dute. Pare bat daude dagoeneko: Pilar Montoya euskara-agiriak eta Erreferentzia markoaz eta Eli Macklin-ekin elkarrizketa bat.

Bideoak ikusten saiatu naiz, baina ez dut lortu. mpg formatua erabiltzen dutela dirudi, eta nabigatzailean erakusteko zailtasunak daude. Enbotatuko dut bat hemen dena dela (ez da kargatzen, itxarongo dugu arazo teknikoak konpondu arte).

Edozelan ere, SUEkoek, gure sektore honen tradizio errotu eta zabalaren kontra, sarea eta teknologiari beldurra kendu, arreta jarri, probatu eta erabiltzeko ahaleginean dabiltza berriro ere. Animoa, zorionak eta ea noiz ematen diguzuen hurrengo sorpresa.

 

4.75
Batez bestekoa: 4.8 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Santurtziko UEren webgunea: 11 urte eta berrikuntzak

Sindikatu edukia