10
Mar
2009
13:35

Mintzakide Bilbon

Lotura

Bilboko Udalak Ulibarri euskaltegiarekin batera "Kataluniatik inportatuko formula" (sic) ipiniko du martxan: Mintzakide, euskara praktikatu nahi duen jendea euskaraz dakienarekin bikoteetan bildu.

Enpin... Portzierto, Mintzakide hori non entzun dugu lehenago ba?

Bilboko Udalaren webgunean albistea.

1
Batez bestekoa: 1 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

bilboko mintzakide ez da berbalaguna

arrikitaun (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2009, Martxoa 10 - 18:35(e)an.

Urteetan Berbaizu euskara elkartea, Asapala euskara elkartea eta Bilboko AEK aritu dira berbalaguna sustatzen eta une honetan Bilbon bertan 400 lagunetik gora ari dira astero astero biltzen euren euskara maila hobetzeko eta horrela hiriburuko auzoetan euskararen presentzia erreala handitzen ari da.
Eta orain enteratu naiz Bilboko Udalak Kataluniatik etorritako formula "berria" martxan jarriko duela. Flipatzeko moduko udala da hau!
Benetan egiten dena hemen ikus dezakezue:
Mahatserriko berbalagunak: http://www.asapala.org/mahatsorriak/berbalaguna
Indautxuko berbalaguna: http://berbalaguna.blogspot.com/
Deustuko berbalaguna: http://www.blogak.com/deustukoberbalaguna

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Mintzakide Bilbon

Sindikatu edukia