17
Aza
2008
20:49

Ikasten ikasi

Lotura

IKTeroak IKTroak direla. Berriro ere txapeau!

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Onura bi

jolaus (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2008, Azaroa 18 - 11:13(e)an.

Aupa lagunok
Egin dugun "montajetxo" honi onura edo abantaila bi ikusten dizkiot Feedburner-ek eskaintzen duen ohiko eposta bitarteko harpidetza sistemarekiko:

  1. Blog baten jarioari lotuta egonda, ekarpenak erabiltzaile gutxi batzuek idatzitako artikuluak izaten dira. Gure kasuan, hiru gara bakarrik IKTeroetan idazten dugunok (eta ez dut uste jende gehiago animatuko denik martxa hontan). Baina Delicious erabiltzaile gehiago ditugu ikastola barruan. Posta harpidetza etiketa jakin batera lotzeak duen gauzarik positiboena horixe da; irakasle komunitateko kide gehiagok parte hartzen dute kolektiboaren mesedean. Nire ikuspegitik hori balore handiko gauza da.
  2. Ohiko harpidetza sistemak, irakaslearen iniziatiba eskatzen du. Alegia, berak eman behar du izena eta ondoren jasoko duen posta mezuan harpidetza konfirmatu behar du. Saltsa hauetan dabilen irakasle batentzat, arazorik ez. Bain, tamalez, oraindik gutxi dira prozesu hori modu autonomoan egiteko gai direnak. Gonbidapen mezua posta zerrenda batera lotzeak duen abantaila horixe da: nahikoa da posta zerrendako kide batek konfirmazio mezuan jasotako estekan klik egitea, buletina automatikoki zerrendako partaide guztietara bidaltzeko. Horrela, irakasleek, modu transparentean, informazio iturri berri bat dute euren postontzietan. Hobeto pentsatuta, ez naiz ariko nire lankideak spam-eatzen ezta?

Funtsean, RSS jarioa eskaintzen duen edozein zerbitzurekin erabil daiteke teknika hau. Imajinazioa erabiltzea besterik ez da behar. Adibidez, gure ikastolaren inguruan sarean esaten diren aipamenen buletintxo automatiko bat sortzeko nahikoa da Technoratiko etiketa jakinen jarioak Feedburnerrera eramateko eta kitto. Ideia gehiago bururatzen bazaizkizue, bota; koadernoa irekita uzten dut, bada ezpada :D

Beste buelta bat

benito (e)k bidalita 2008, Azaroa 18 - 02:19(e)an.

Ez dakit konturatu zareten, baina Atoan, Klaserako eta Euskara Irakasleak-en Feedburner  ari gara erabiltzen epostaz harpidetu nahi dutenentzat.

Ez, ez naiz hasiko "Yo traje Feedburner a Euskadi" esaten Tongue out. Izan ere Jolaus, Magic eta enparauek beste buelta bat eman diote tresnari, jario batzuekin konbinatuz (delicious eta Google Reader kasu honetan) eta posta zerrenda baten bidez kolektibo batentzako buletina egin dute, oso ideia ona eta, gehien bat, gehienak bezala oso erraza egiten. 

Gurean halako zerbait egin genezake? Zer diozue?

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
Sindikatu edukia