02
Ira
2008
16:02

Euskara sarean ikasteko baliabideak

Lotura

Lan ta lanen sarean euskara ikasi eta praktikatzeko 10 baliabideren zerrenda egin dute. Ez dago txarto, dena dela, gehiago beharko lirateke, ezta?

Gainera zerrenda horretako bat ez nuke nik asko gomendatuko ;-)

Zabaldu.com-en bidez.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Gogokoak, aholkuak eta baliabideak

benito (e)k bidalita 2008, Iraila 2 - 18:54(e)an.

Bai, interesgarria izan daiteke. Izan ere, karrajuaren aro arkaikoan proposamena bota nuen deliciousen bidez etiketa batekin partekatzeko. Gerora apurka-apurka joan naiz ideia garatzen klaserako.karrajua.org-en amaitzeko.

Dena dela, Lan ta lan-ekoek egin dutena bezalako zerrendak baliagarriak izan daitezke hasi berrientzat, edo interneten oraindik saltseatzeko trebeziarik ez dutenentzat, eta asko dira markatzaile sozialak, erreseseoa eta abarretan galtzen direnak.

Horrela bada, markatzaile sozialak tresna interesgarria dira baliabideak markatu eta zabaltzeko, baina uste dut bi gauza direla ezinbestekoak une honetan:

  1. Sailkapen edo orientabide argiak ematea erabiltzaileari. Etiketa, taxonomia edo, argiago esanda, mapa argi bat egon behar da. Denak ez gaude gu bezala kaosean nabigatzen ohituta. Honekin batera aurkezpen erakargarri eta erabilgarria beharko litzateke honenbestez.
  2. Baliabideen zerrenda edo direktoria ez ezik, berauen balorazioa, gomendioa edo iruzkina egiteko modua ere behar da. Euskara ikasteko zerbait behar duena, aipamenaz gainera bestelako orientabideren bat ere eskertzen du: "Hau ona da?", "Zer dio jendeak?", "Honek zertarako balio du zehazki?"...

Gehiago beharko liratekeelako horrekin gehien bat esan nahi izan dut sarean baliabide gehiago beharko liratekeela euskara ikasten edo praktikatzen laguntzeko. Daudenei inondik inora ere meritua kendu barik.

Ea ba, irailari gogoz ekin diogula dirudi... Ea norbera ere espabilatzen den!Cool

Zerrendak eta gogokoak

Iñaki Murua (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2008, Iraila 2 - 17:20(e)an.

Benito, gaur irakurri dut eta bat nator, horrelako zerrendak baino egokiagoak sarean partekatutako markatzaileak izan daitezkeela (del.icio.us edota antzeko baten bitartez). Zer deritzozu?

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Euskara sarean ikasteko baliabideak

Sindikatu edukia