2008 urtarrilak 31 16:25

Boluntariotza linguistikoaren helburuetako bat hizkuntzaren ikuspegi positiboa ematea da, valentzierara lehenengoz hurbiltzen diren pertsona askok derrigortuta egiten dute, eta guk nahi dugu afektua hartzea, eta erabilera soziala handitzea. Valentziera opari baten modura sentitzea nahi dugu, ongi-etorria emateko hizkuntza bezala, erabilera soziala baita hizkuntzari bizia ematen diona.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None

Iruzkinak

Ezjakin hutsa naiz eta ausarta beraz, baina ezin diot afekturik izan valentzierari. Gurean herrialdeak bereiztea lortu badute ere, zorionez ez zaio inori bururatu nafarrera eta euskara bi hizkuntza direla esatea. Bada honelako zerbait egin dute katalanarekin eta valentzierarekin eta beronen defendatzaileek hizkuntza eta kultura batekiko atxikimendua baino, beste batekiko gorrotoa eta erabilera maltzurra egin dutelakoan nago. Hizkuntzak ez du errurik baina ezin dut valentzierarekiko afekturik sentitu.



Nafarrera, gipuzkera edo lapurtera ez dugu esango euskara ez beste hizkuntza bat direnik, baina horregatik ez diegu afektua galduko, ezta?

Beste gauza bat da Valentzia partean hizkuntzaren izenarekin batzuek zelako jugada egiten dabiltzan. Ez dut uste hala ere valentziera terminoa erabiltzen duten guztiak -kasu honetakoak adibidez (uste, jakin ez)- ekipo berrekoak direnik.


Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
CAPTCHA
Spam asko dabil eta hezur-haragizkoa zarela egiaztatzeko galdera honi erantzun mesedez.
Image CAPTCHA
Kopiatu ikusten dituzun letra-zenbakiak hemen (maiuskula-minuskulak errespetatuz).
Harpidetu RSSren bidez