testuak

Eztena.org beldurrezko eta fantasiazko literatura euskaraz

@xme64ren tweet batek eraman gaitu hona. Asier Mendoza idazleak sortu duen webgune honetan euskaraz beldurrezko zein fantasiazko idazkiak biltzea eta jasotzea da asmoa.  Formatu ezberdinetan irakur daitezke, webgunean bertan eta pdf-n, testuak baloratu ere egin daitezke.

1
Batez bestekoa: 1 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Nola idatzi Interneten?

Ez idatzi Internet papera balitz bezala, edo ez idatzi papererako gauzarik, ez formatuaren aldetik (ez egin kartelik Interneterako, ez idatzi Wordik), ezta idazkeraren aldetik ere (ez idatzi fax itxurako prentsa-oharrik). Idatzi informazioa, testu-editore lau batekin; eta horren bertsioak egin gero, bat papererako (behar baldin bada), bestea sarerako.

— Luistxo Fernandez

Nola idatzi Interneterako (CodeSyntax). UEUn emandako ikastaro baten materiala.

Sustatun ere informazioa daukazue.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Zuzentzailearen begia

Bi pertsonaren begien mogimenduak jarraitu dituzte testu bat zuzentzen ari direla, bata zuzentzaile profesionala, bestea komunikazioan aditua. Begien bidea jaso eta konparatu egin dute.

Nire frantsesak ez du askorako ematen, baina irudiek soilik asko esaten dutela iruditu zait.

Filoblogiaren loturetan ikusita Addenda & Corrigenda blogean topatu dugu erreferentzia.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Testuen bideo-zuzenketa

Beak, kontinentean dugun kontaktuak Wink, jarri gaitu jakitun. Frantziako telebista-albistegi honetan testuak eta azterketak bideoaren bidez zuzentzen dituen hizkuntza-irakasle ingeles baten berri eman dute. Russell Stannan du izen-abizen eta webgune. Eta zer egiten du Russell honek? Erraza:

  1. Ikaslearen testua testu prozesadore batez zabaldu ordenagailuan.
  2. Screencast edo pantailan geratzen dena bideoan grabatzeko programa bat (Camtasia kasu honetan) martxan jarri.
  3. Zuzenketa egin eta komentatu, mikrofonoa ere zabalik dagoela
  4. Amaitu ondoren, bideoa gorde eta ikasleari bidali

Betiko zuzenketa da, baina formatu berri honetan ikasleak pozik dabiltzala dio Stannanek. Proba egin beharko litzateke. Stannanek dio irakasleari ez dakarkiola ahalegin estrarik gainera. Hala den konprobatzen inor animatuko?

Baten bat ezagutzen dut zuzenketaren tortura arintzearren gustura probatuko lukeena.Tongue out

Hemen daukazue lagin bat.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Sarean irakurtzen trebatzeko aktibitateak

Felipe Zayasek sareko testuekin ohitu eta haiek irakurtzen trebatzeko aktibiate zerrenda bat egin du. Geurera ekartzeko ideia politak izan daitezkeela begitandu zait.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Irakurgarritasuna, irakurterraztasuna, irakurgaitasuna...

“La lecturabilidad se puede definir como la facilidad que ofrecen los textos escritos para ser comprendidos sin necesidad de realizar grandes esfuerzos.”

— Rosana Larraz (Cuaderno Intercultural)

Ez dakit "lecturabilidad" horren itzulpen akademiko eta ekumenikoa topatu ote dudan, edozelan ere, interesgarria kontzeptua eta Rosanaren artikulua: Lecturabilidad y legibilidad, dos aliadas de la comprensión lectora

4.6
Batez bestekoa: 4.6 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bloga: diskurtso generoa

José Ramón bere blogean mezu sorta batean blog-mezuaren ezaugarriak ari da garatzen, testu-genero bezala deskribatzen alegia.

Orain arte publikatutakoak:

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Periodikua leitzeko erak

Cada formato, en mi caso, me pide un tipo de lectura diferente. La prensa digital me provoca una lectura multimodal que me lleva a participar en las redes sociales difundiendo alguna noticia o con una idea sobre algún tema. La prensa en papel suele ser para mí una lectura más reposada, a la que dedico un tiempo más sereno - sin la prisa de comenzar el trabajo - y más centrado en la reflexión o incluso la introspección. Son prácticas discursivas distintas en las cuales adopto roles diferentes y procedimientos y actitudes de lectura - y de escritura - diferentes.

— Fernando Trujillo

Prentsa digitala eta paperezkoaren arteko aldea euskarritik harago doala erakutsi digu Trujillok artikulu honetan. Irakaskuntzari begira ere halaxe ikusi beharko genuke orduan.

Leer la prensa (De estranjis)

5
Batez bestekoa: 5 (6 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Irakurketa dialogikoa

Patxo Landak, trebetasunen lanketan oreka eta eraginkortasuna lortzearren, bide honen aldeko apustua aldarrikatu du Tres Tizasen.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Zuzenbideko hiztegiak eta lege testuak

Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuak sarean jarri ditu zuzenbideko hiztegiak eta lege-testuak ele bitan. Horren kontsultarik ez dezazuela sarri egin behar, baina ondo dago eskura izatea.

Euskarabidearen bidez.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez