Gaitasuna ala emozioak?
2012, Martxoa 28 - 16:54 — benitoBatzuetan esaten da gaitasun kontuak arrazoitzen duela aldaketak, alegia, hainbat gauza esateko mugak ditugula euskaraz eta, ondorioz, erdarara jotzen dugula. Ez nau horrek askorik konbentzitzen. Uste dut indar handiagoa dutela faktore psikologiko-emozionalek, ohiturazkoek…, azken batean eredu faltarekin lotura dutenek. Hemen batek baino gehiagok esan duen bezala, gazteei ezin baitzaie eskatu helduek erakusten ez dugun jarrera bat.
"Euskaraz Bizi" manifestazioa Donostian artikuluaren harira eztabaida bizia sortu da Sustatun. Manifestazio hartan zenbat erdara entzuten zen kezkatuta abiatu zen eztabaida, eta badirudi berba egitean euskara eta erdara nahasteko ohitura izan dela inpresio horren iturrietako bat.
Horretaz egin du gogoeta iruzkinetan Martin izenekoak hain zuzen ere. Halakoetan euskaraz egiten dugula pentsaten dugun, norainokoa den eta zergatik gertatzen den.
Irakurtzeko dekalogoa
2012, Martxoa 20 - 12:57 — benito2. Establece siempre los objetivos de la lectura de cualquier texto: por qué se va a leer el texto, para qué va a servir su lectura…
Irakurtzeko gaitasuna lantzeko dekalogoa egin dut Felipe Zayasek. Goiko hori bigarren puntua baino ez da.
Competencia lectora: un decálogo (Darle a la lengua)
Gaitasun digitala ikaskuntzarako
2011, Otsaila 18 - 20:52 — benitoIkaskuntzaren dimentsioa: informazio ezagutzan bihurtu eta honen asimilazioarekin lotuta dago. Ikuspegi honen arabera ikasle eta irakasleok gai izan beharko ginateke baliabide digitalekin ikasi eta ezagutza, produktu eta prozesu desberdinak sortzeko.
Boris Mir-en aipamena ekarri digu Jolausek IKTeroak berritura (bai, IKTeroak is not dead!): Konpetentzia digitala: kontzeptuak argitzen
Zergatik ez da euskaraz egiten?
2011, Urtarrila 29 - 19:20 — benitoFaktoreetako bat aipatzearren, Arrasaten egun euskarak duen arazo bat da euskaldun askok ez duela menperatzen eta ondorioz, beste aldagai batzuk ere tartean daudela, ez duela erabiltzen.
Arrasate Euskaldun Dezagun (AED) elkarteak herrian euskararen erabileraz kezkatuta ikerketa enkargatu dio Siadecori. Ondorioen artean goiko hori da aipatu duten lehenengoa, euskara ondo ez menperatzea, erabiltzen ez jakitea alegia.
Erreferentziak:
- Zergatik ez dugu euskaldunok euskaraz egiten? (Goiena) Bideoa
- AED-k identifikatu ditu euskaldunek euskara ez erabiltzearen hainbat arrazoi (Mondraberri)
- Euskaraz ez egitearen arrazoiak (Diario Vasco)
Hizkuntzaren bidezko komunikazio-gaitasunaz
2010, Martxoa 18 - 00:07 — benitoAurkezpen interesgarri hau eskaini digu Felipe Zayasek:
Gramatika eta gramatika ez dena
2010, Otsaila 15 - 17:13 — benitoNo estoy seguro que sea bueno impartir tanto contenido gramatical, sobre todo cuando vemos que las grandes carencias se dan en la composición y comprensión textual, algo que, salvo raras excepciones suele ser marginal en los exámenes de lengua de muchos institutos
Tres tizas blogean Patxo Landak idatzi duen ¡Peligro!: escuela mezuan egin du iruzkina Antonio Solanok.
Eskola mundutik datorren gogoeta da hau dena, beharbada euskaltegietan gaindituago dago (edo ez?). Interesgarria edozein kasutan Patxoren mezua bera.
Autoebaluazioa
2010, Otsaila 12 - 13:58 — benitoTengo el nivel básico, puedo entender una conversación normal, sin meternos en palabras muy técnicas.
Telefono entzuketak egiten zituen guardia zibilak horrela erantzun du abokatuak bere euskara mailaz galdetu dionean. Aurreko galdera batean kontrakoa esan zuen arren (-¿Suficiente como para seguir una conversación? - No, hasta ahí no.), hizkuntza-maila ebaluatzeko irizpideak ematen du ez direla curriculumetako kontu kriptikoak soilik.
Gerinda bai blogean aurkitu dugu galdeketaren transkripzioa.
Akats txikia
2010, Otsaila 8 - 11:56 — benitoAzterketak zer diosku?
2009, Iraila 23 - 11:09 — benitoHace tiempo que los exámenes me dicen muy poco de los alumnos. A lo sumo, un examen de lengua puede dar idea de la competencia lingüística, pero muy poco de la pragmática o de habilidades comunicativas relacionadas con la sociedad
Antonio Solanoren hitzok Lourdes Domenech-en A pie de aula blogeko iruzkin batetik hartu ditugu. Hain zuzen ere hizkuntza-gaitasuna zer den eta konpetentzien saltsa horretan hizkuntzaren paperaz Lourdesek egin duen gogoetatik abiatuta: Competencia lingüística: Dos definiciones y una interpretación.
Gomendagarria post osoa beraz, bereziki Lourdesek ekarri digun mapa kontzeptual hau.
Gaitasun digitalaz
2009, Ekaina 10 - 18:19 — benitoPensando si las competencias digitales existen de verdad. Uno debe ser capaz de hacer algo analógica o digitalmente, y ya está.