zerbitzuak

Idazlanen zuzenketak online

Facebook-etik heldu zait gonbidapena, eta irakasle bik antolatu duten zerbitzu honen berri izan dut.

Azterketako emaitza txarrek kezkatuta idazlanak online zuzentzea eskaintzea otu zaie. Ez da doan, mailaren arabera eta idazlan kopuruaren arabera 3 eurotik gorako prezioa dute zuzenketek.

Bloga ere badute, eta han idazlanak egiteko aholku batzuk ematen dituzte.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Autobusean euskara ikasten

Donostiako autobusetako monitoreetan euskara ikasteko ariketak ere jarriko dituzte. Diario Vascoren DVBus zerbitzuak Udalaren euskara zerbitzuaren eta bertako euskaltegien kolaborazioarekin garatu omen du ideia.

Via @joxe

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hirugarren sektoreko hiztegi teknikoa

Ede taldeak egin duen hirugarren sektoreko hiztegi tekniko honen berri izan dugu Topagunearen bidez. Sarean duzue eskuragarri pdf formatuan.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Fakturak euskaraz jaso

Euskaraikasi izen interesgarria duen blog berri batean aurkitu dugu hainbat zerbitzu-enpresak egiten dizkiguten fakturak euskaraz jasotzeko instrukzioak eta egin beharrekoak.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Radio Lingua Network: hizkuntzak ikasi dosi txikietan

Via Aprendre Llengües ailegatu gara RLN zerbitzura. Hizkuntzak ikasteko aukera berriak eskaintzen ditu Language-learning wich fits your lifestyle leloaren bueltan. Hauek aipagarriak:

  • Podcast moduko zerbitzuak, interesgarriak "one minute" deitutakoak, minututik beherako hainbat ikasgai edo entzungai.
  • Twitter-en bidezko hizkuntz-ikasgai laburrak, Twitterlearn deitzen da ekimena.
4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Automailaketa buruntzaldeko webgunean eta gauza gehiago ere bai

Seguraski jakin duen azkena izan naiz, baina bihoa hor automailaketaren albistea, Sustaturen bidez zabaldu dena.

Aurrekoan eman genuen Buruntzaldea euskaraz webgunearen berri hala ere, eta apurka-apurka hornitzen joan dela dirudi. Automailaketa horrekin batera, beste gauza interesgarri bat ere topatu dugu han, eskualdeko euskaltegien eskaintzaren eta leku librearen azalpen grafikoa web-ean.

Ez dakit ematen duen informazioa noraino den zehatza eta eguneratua, baina deigarria egin zait horretan euskara zerbitzuak aintzindari izatea, eta ez euskaltegiak eurak. A! Bai, 40.000 horiek analfabeto digitalak dira.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntz zerbitzuak eta hizkuntz zerbitzuak

Enric Serraren esperientzia eta gogoeta. Zer dira eta non daude gaur egun "hizkuntz-zerbitzuak"?

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Google euskaraz

Google-n zerbitzuak euskaraz erabiltzeko aukera gehiago izango dugula dirudi. Zein zerbitzu eta noraino ez dakigu ondo oraindik. Bihar argituko... edo.

Via @teketen.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Sanbit: hizkuntzak ikasteko beste leku bat

Interneten ugaltzen ari diren hizkuntzak ikasi eta praktikatzeko zerbitzuetan bat gehiago. Sanbit hau, sarrera ikusita, lau trebetasunen lanketatik praktikara eta hizkuntz-trukera doala ematen du. Sakonago aztertu beharko da.

Post-TICen bidez.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Eusko labeldun kafekonletxea

Ez badugu lortu Ibaiondokoak kafesne hitza aditzea, zer dela eta etorkin berriengan ardura hori jarri, Burgosko etorkinei, edo bertako zortziabizeneuskaldundun-Oerreatxenegatiboei presiorik egin ez diegunean?

— Leire Narbaiza

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez