sarea

Wordnik: 2.0 hiztegia

NodosElen eta Wwwhat'sNew-n jaso dugu hiztegi honen berri. Ez da kontu berri-berria hitzen inguruko informazioa emateko sarearen aukerak erabiltzen dituen hiztegia. Hiztegi formal desberdinen defizinizioak jaso, adibideak bilatu testuetan edo multimedian.

Interesgarriena izan daiteke, hiztegi hauek ingeleserako pentsatuta egon arren, Twitter edo Flickr bezalako zerbitzuetan bilatzen duten momentutik beste hizkuntzetako berbekin ere eskaintzen dituzte emaitzak. Probatu euskarazko hitzak sartzen eta zerbait agertuko da.

Edo pentsatu Euskalbarreko hiztegietako emaitzak eta sareko zerbitzuen bilaketak batzen dituen balizko hiztegi batean, adibidez.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaltegietako ikasleentzako ikastaroak Jakintza Librearen jardunaldietan

Azkue Fundazioak Jakintza Librearen II. jardunaleiaren barruan euskara ikasleek Interneten zer dagoen jakin dezaten ikastaroak antolatu ditu gaur, bihar eta etzi. Sareko baliabideak ezagutu eta erabiltzea da asmoa. Ikastaroak Bilboko Euskararen Etxean egingo dira.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Diccionario Callellano: hiztegi kolaboratiboa sareak ilustratuta

Nodos Eleko Emilio Quintanak aurkeztu digu sarean egiten hasi diren hiztegi hau. Kaleko gaztelaniaren hiztegi kolaboratiboa izan nahi du. Jasotzen duen edukia interesgarria da duda barik: hizkera arruntean sortzen diren hitz eta esamolde biziak eta berriak, bizimoduaren joan-etorriarekin eta eduki soziokulturalak deitzen den horrekin lotuak, baina horrekin batera formatuak eman dit arreta. Hiztegi kolaboratiboa da batetik, edonork bidal dezake ekarpena, eta kontzeptuak sareko edukiek ilustratuta dakartza: argazkiak, testuak, bideoak.

Alpha fasean ei dago, baina ideia bista-bistan dago, eta teknikoki erraza da.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Atazak mundu digitalean non jarri?

...la cuestión no es si tu tarea es digital o no, más bien es si las has puesto en el sitio adecuado: dentro o fuera de la gran conversación

— Fran Herrera

¿Dónde has puesto tu tarea? (franherrera.com)

Mundu digitalean murgiltzeko aholku onak: ez galdu solasaldia, eta ataza.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara irakasleak: bigarren bizitza

Ning plataformak doako zerbitzua eten egingo duela, eta partaideei kontsulta egin ostean, Zutagu zerbitzura aldatu dugu Euskara Irakasleak sarea. Badakizue beraz, lankide, ogibidekide edo burukominkideekin jarduteko aukera berria zabaldu da munduan, korporatibismo apur bat egiteko baino ez bada ere. Tongue out

4.4
Batez bestekoa: 4.4 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Garapen Hurbileko Eremua gaur

No es nueva, como anticipábamos, la importancia de la conversación con pares y/o expertos en la construcción del propio conocimiento. Lo que tal vez sí lo sea, es el alcance global que la red que construyamos de los mismos puede alcanzar.

— Dolors Reig (dreig)

Vigotskyren teoriei errepasoa egiten eta gaur egungo testuinguruan kokatzen saiatu da Dolors Alan Pritchard eta John Woollard-en Psychology for the Classroom: Constructivism and Social Learning liburuaren irkurketaren ostean.

Construir, conectar: ampliando la ZDP con herramientas de la sociedad-red (el caparazon)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hirugarren sektoreko hiztegi teknikoa

Ede taldeak egin duen hirugarren sektoreko hiztegi tekniko honen berri izan dugu Topagunearen bidez. Sarean duzue eskuragarri pdf formatuan.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Gazteak ez dira libertitzen euskararekin sarean

12 eta 18 urte bitarteko ikasleei egindako inkesta baten berri dakarkigu Imanol Epeldek Zuzeun. Oso emaitza kezkagarriak dira Imanolek eta Maite Goñik egindako inkestak emandakoak. Hona, ondorioetako bat:

"Euskaldun gazteek interneten euskara eskolako lanak egiteko soilik baliatzen dute. Ondo pasatzeko beste hizkuntzetara jotzen dute. Eta larriena, euskaraz interneten dagoen eskaintza ikaragarria ez bada ere, euskaraz zer dagoen jakin ere ez dakite." 

(Imanol Epelde. Zuzeu) 

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Glotodidaktika hiztegian ez

Glotodidaktika hitza ez dago Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan. Eta duela 23 urte egin zen Glotodidaktika Hiztegia sarean inon?

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Prestakuntza (eta ikaskuntza) sarean

Creo que es un buen período para que se compruebe la verdad sobre la formación en red, de forma tranquila y con más perspectiva… y ello pese a la crisis. Todo irá bien mientras la mayoría del sector no quiera hacerse rica en dos días, trabaje de forma constante y a largo plazo: todo irá bien mientras ninguna fuerte sacudida desestabilice el péndulo.

Prestakuntzaz ari da, baina esango nuke edozein motako ikaskuntzaz esan daitekeela berdin, baita hizkuntzen ikaskuntzaz ere.

Hemen irakurrita: El péndulo simple.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez