ikerketa

HABEren liburutegikoak online erabiltzeko aukera

Lurdes Auzmendiren blogean irakurri dugu albistea.  Dirudienez HABEren liburutegiko funtsa online kontsultatu ahal izango dituzte HABErekin hitzarmena egindako erakunde batzuetako ikerlariek (Mintzola, Asmoz, Soziolinguistika Klusterra besteak beste).

Albistea irakurrita zalantza etorri zait. Euskaltegietako partaideok hitzarmenen bat daukagu HABErekin liburutegiko funts horiek online erabiltzeko aukera emango diguna? Liburutegi hori helduen euskalduntzea sustatzen duen erakunde publiko batena izan eta horrelakoak pentsa daitezke deskuidoan.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Masa-fenomenoa

Mintzapraktika egitasmoetan parte hartzaile kopurua izugarri hazi da; 2004-05 ikasturtean 1.041 lagun izatetik, 2010-11an 3.847 izatera pasa da. Horrelako hazkundea izaten duten ekimenak oso gutxi dira, masa-fenomeno baten aurrean gaudela esan daiteke

— "Mintzapraktika egitasmoen eraginkortasuna neurtzen" ikerketaren egileak

Mintzapraktika egitasmoaren eraginkortasuna neurtzen ikerketaren emaitzak aurkeztu dira gaur Bilbon. Praktikatu blogean laburpena egin digute eta handik jaso ditugu hitzak.

Hemen duzue emaitzen laburpena

Eta hemen txosten nagusia (pdf)

4.857145
Batez bestekoa: 4.9 (7 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Mintzapraktika: emaitzen ikerketaren aurkezpena

Etzi, otsailak 3, goizeko 11etan aurkeztuko da Bilbon Mintzapraktika egitasmoen eraginkortasuna neurtzeko ikerketa. Aztiker erakundeak egin du Eusko Jaurlaritzak eskatuta.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskarazko sintaxiaren tratamendu automatikoa

Bertol Arrietaren tesiaren berri eman digute Ixa taldekoek Hizkuntza teknologia blogean. Testuen zuzenketa automatikoa sintaxira ere zabaltzeko ikerketan jardun du Arrietak, ikasketa automatikoa izan du langai nagusietako bat, makinari berari ikasteko gaitasuna ematea nonbait.

Kontzeptu interesgarria, hezur-haragizko makinak baino bizkorragoak izango ote dira makina mekaniko-elektronikoak?

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Sinpleki

"Adiskidekin mintzatu nahi dut sinpleki" da helburu hautatuena herrikoentzat (%54) eta etorkinentzat (%61). Bigarrena "euskaraz frantsesez bezain ontsa mintzatu nahi dut" da herrikoentzat (%45) baina hirugarrena etorkinentzat (%35). Azken helburua « lanbide bat euskararen bidez eskuratu nahi dut » da bi multzoentzat.

— "Helduen euskalduntzea eta etorkinak Ipar Euskal Herrian" liburuan emandako datuak

"Helduen euskalduntzea eta etorkinak Ipar Euskal Herrian" liburua aurkeztu du Euskaltzaindiak asteon. Erramun Baxok eta Jean-Baptiste Coyosek burutu dute ikerketa landu hau.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Basque Centre on Cognition Brain and Language

Interesgarria Donostian zabalduko den zentro hau:

Euskara eta gaztelera hitz egiten dugunok ze prozesu kognitibo erabili ditugu bi hizkuntza hauek bereganatzeko? Donostiak galdera honi eta beste hainbesteri erantzuna bilatuko dio datorren urteko Azaroan Gipuzkoako hiriburuan irekiko den Basque Centre on Cognition Brain and Language-ari esker.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikertu beharrekoak

[...]creo que necesitamos más datos de la organización y el desarrollo de las actividades en las aulas; necesitamos más investigación acerca de las percepciones, asunciones e ideaciones de los estudiantes y de los profesores de lengua.

— Miquel Llobera

3.5
Batez bestekoa: 3.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Transmisioari buruzko ikerketa baterako laguntza

Soziolinguistika Klusterrak hizkuntza ohituren aldaketari buruzko ikerketa bat egiteko laguntza nahi du.

Gasteiz, Laudio,Irun, Arrasate, Donostia, Hernani, Lasarte-Oria, Beasain, Tolosa, Zarautz, Igorre, Bilbo, Durango,Balmaseda, Bermeo, Lekeitio eta Mungia herri/hirietan bizi diren eta bikoteko hizkuntza ohitura “aldatu” duten bikoteen erreferentziak behari dituzte(telefonoa, emaila...).

Horren bikoteen berri izanez gero, jar zaitezte harremanetan Soziolinguistika Klusterreko kideekin.

Garaigoikoan informazio gehiago.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez