Kanpoan dagoen mundu hori
2011, Urtarrila 31 - 02:29 — benitoIn an EFL world full of syllabuses, course deadlines, exams and student stress, we often forget that there is a world outside the classroom and it is in that world where we want our students to be focussing their language.
Itzulpen saioa: "Programez, ikastaroen epemugez, azterketez eta ikasleen estresaz beterik dago EFLren (English as a Foreign Language, ingelesa atzerriko hizkuntza bezala irakastea) mundua, eta sarritan ahazten dugu hor gelatik kanpo mundua dagoela, eta gure ikasleek mundu horretara bideratu behar dutela hizkuntza."
Berba sinpleak, erraz sinatzeko modukoak, baina praktikan jartzen ez dira hain errazak, ezta?
Using the Internet in the Clasroom (An ELT Notebook)
PDC generator: programazioak eta unitate didaktikoak egiteko software-a
2011, Urtarrila 18 - 12:53 — benitoEducación tecnológica blogean irakurri dut. Gaztela-Mantxako hezkuntza sailaren eskutik datorren programa hau oinarrizko gaitasunen inguruan programazio didaktikoak egiteko pentsatuta dago. Ordenagailuan instalatzen da, baina web interface-a du. Ez dut sakon probatu, baina oinarrizko gaitasunen eta helburuen zerrenda editatzeko aukera ematen duela dirudi. Akaso moldaketa batzuk eginda beste arlo batzuetan programazio eta unitate didaktikoak planifikatzeko balio dezake. Edo ideiak emateko sikieran.
Programazioa eta oinarrizko konpententziak
2011, Urtarrila 10 - 23:11 — benitoBloggeando-n Nafarroan lehengo hiruhilekoan egin duten prestakuntza-aktibitate baten berri eman digute, eta horrekin batera hango materialak eta tresnak eskura jarri.
Hizkuntzatik konpetentzien lanketa bideratzen saiatu dira, hainbat material eta sekuentzia sortu. Ideia eta gogoeta-iturri ona izan daiteke.
Planifikazioa eta espontaneitatea
2010, Martxoa 17 - 17:15 — benitoAlde batetik, irakasle profesional gisa, buruan eduki behar dugu zer espero daitekeen ikasleek ikastea guk diseinatzen ditugun eszenatoki horietan eta, bestetik, gai izan behar dugu eszenatoki horretan aldaketak egiteko ikasleen ikaskuntza murritza denean edo ikasleak gukaurreikusi ez ditugun kontuak ikasten ari badira momentu jakin batean.
Gauza interesgarri asko bota dira Euskara Irakasleak-en "Klasera biluzik?" eztabaidan. Niri Ainhoaren hitz hauek gustatu eta apropos-apropos etorri zaizkit gainera.
Animatzen garenean animatzen gara ba! Ea horrelako berriketa gehiago pizten ditugun. ;-)
Irakaslearen zer egina
2009, Azaroa 26 - 20:37 — benitoEl papel del profesor no es el de dirigir sino el de acompañar. Además, de la voluntad de aprender y de mejorar que tenga el propio docente derivará el estar atento a la importancia que sus alumnos -usuarios, aprendientes- les dan a determinados elementos de la lengua que, en algunos casos, distan mucho de los que el profesor, el coordinador, el programador o el autor de materiales piensa.
Lokarria ala soka-lasterra?
2009, Urria 18 - 08:05 — plisti-plastaIrakasle bakoitzak bere zalantzei eta ziurtasunei jarraituz irakas dezala eskatzen dut. Horretarako, programazioek labirintoan gida izango ditugun lokarriak izan behar dute, eta ez burokraziaren ziegetan urkatuko gaituzten soka-lasterrak.
Re(paso) de Lengua blogetik jasoa.
Zer eman behar da ba?
2009, Maiatza 30 - 23:52 — benitoDebe tenerse en cuenta que comenzar a pensar en competencias o habilidades a promover o desarrollar implica que no se empieza por los contenidos “a dar”, en un enfoque de transmisión-recepción.
SPC (Sistema de Planificación por Competencias) gaitasunetan oinarritutako ikaskuntza antolatzeko web aplikazioa da. Grill (taula) batzuk eskaintzen ditu ikas-ibilbidea planifikatzeko.
Testu libururik gabeko eguna
2009, Apirila 23 - 00:05 — benitoFelipe Zayasi irakurri diogu. Gaur "Testu-libururik gabeko eguna" egingo dute leku batzuetan. Eskola munduko kontua da gehiago. Baina pentsatzen hasita: testu-libururik bada gurean? Helduen euskalduntzearen "liburua" beharko genuke? Zer diozue?
Felipe Zayasek berak kontrako 10 arrazoi eman dizkigu.
Ahoskeraren garrantziaz
2009, Otsaila 10 - 00:59 — benitoLa pronunciación es nuestra firma sonora. Trabajar la pronunciación en el aula supone crear el clima afectivo necesario para proteger la autoestima y la imagen que los alumnos transmiten de sí mismos.
Würzburg-en egingo den Encuentro práctico Ele-n aurkeztuko duen Técnicas teatrales para la enseñanza de la pronunciación ponentziako laburpenean.
Aktibitateen zerrenda
2008, Maiatza 20 - 21:09 — benitoDe ahí que, en un principio no me planteara nada más que esto: ¿Qué actividades hago hoy en clase? ¿Cuántas actividades puedo hacer en clase? Era algo que me preocupaba mucho. No me planteaba cómo habían de ser esas actividades; eso vino después, sólo pensaba en que tenía que preparar las suficientes actividades para cubrir el tiempo de clase estimado: una hora y media o dos.
Maribelen beste hausnarketa interesgarri bat: Analizando programaciones y reflexionando (I).