web2.0

Wordnik: 2.0 hiztegia

NodosElen eta Wwwhat'sNew-n jaso dugu hiztegi honen berri. Ez da kontu berri-berria hitzen inguruko informazioa emateko sarearen aukerak erabiltzen dituen hiztegia. Hiztegi formal desberdinen defizinizioak jaso, adibideak bilatu testuetan edo multimedian.

Interesgarriena izan daiteke, hiztegi hauek ingeleserako pentsatuta egon arren, Twitter edo Flickr bezalako zerbitzuetan bilatzen duten momentutik beste hizkuntzetako berbekin ere eskaintzen dituzte emaitzak. Probatu euskarazko hitzak sartzen eta zerbait agertuko da.

Edo pentsatu Euskalbarreko hiztegietako emaitzak eta sareko zerbitzuen bilaketak batzen dituen balizko hiztegi batean, adibidez.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Irakasle baten 2.0 ezaugarriak

JRamonek (blog honetan mezu bakoitza sorpresa atsegina izaten da, benetan) hausnarketa bitxia egin du: zeintzuk dira ELE irakasle baten 2.0 ezaugarriak? Berak argi ohartarazten duenez, ez dira 2.0 irakasle baten ezaugarriak, hizkuntza-irakasle batek web2.0rekin dituen ezaugarri komunak baino.

Grafiko batera ekarri digu hausnarketa eta emaitza harrigarria bezain erakargarria egin zait neuri behintzat.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Wikiak, talde-lanak prestatzeko interneteko baliabideak. Ikastaroa Iruñean

UEUk antolatu du ikastaro hau. Datorren astean hasiko da Iruñean.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Diccionario Callellano: hiztegi kolaboratiboa sareak ilustratuta

Nodos Eleko Emilio Quintanak aurkeztu digu sarean egiten hasi diren hiztegi hau. Kaleko gaztelaniaren hiztegi kolaboratiboa izan nahi du. Jasotzen duen edukia interesgarria da duda barik: hizkera arruntean sortzen diren hitz eta esamolde biziak eta berriak, bizimoduaren joan-etorriarekin eta eduki soziokulturalak deitzen den horrekin lotuak, baina horrekin batera formatuak eman dit arreta. Hiztegi kolaboratiboa da batetik, edonork bidal dezake ekarpena, eta kontzeptuak sareko edukiek ilustratuta dakartza: argazkiak, testuak, bideoak.

Alpha fasean ei dago, baina ideia bista-bistan dago, eta teknikoki erraza da.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Irakaskuntzarako aplikazioak: Top100

Via Wwwhat's New ezagutu dugu irakaskuntzarako aplikazioen Top 100 dinamiko hau. Etengabe eguneratzen ari da, eta akaso ideiaren bat emango digu, edo ezagutzen ez dugun zerbaiten berri.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Web2.0 eta ahozko hizkuntza: ikastaroa

Blogge@ndon ahozko hizkuntza web2.0ko tresnen bidez lantzeko antolatu duten ikastaroaren berri eman digute, baita ikastaroko webgunea erakutsi ere.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Azkue fundazioa

Gaur Iñaki Muruaren bidez heldu zaigu Azkue Fundazioaren berri. Proiektua datorren azaroaren 4an aurkeztuko da. Asmoa euskara sarera eta teknologiaren modernitatera ekartzea dela dirudi. Egitasmo asko  bateko (Xuxen bizkaieraz adibidez), eta  Twitter, Flickr, Youtube... besteko. Web2.0 ikuspegia eman nahi izan zaiola dirudi. Hemen duzue Youtuben aurkitu dugun bideo hau adibidez:

Bitxikeria pare bat, JClic software-a JKlik bihurtu digute, eta blogrollean zer eta Karrajua aurkitu dugu.

Datorren azaroaren 4an informazio gehiago izango dugu beraz.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntz zerbitzuak eta hizkuntz zerbitzuak

Enric Serraren esperientzia eta gogoeta. Zer dira eta non daude gaur egun "hizkuntz-zerbitzuak"?

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ataza 2.0

Francisco Herrerak aurkeztu digu bideo hau bere blogean. Ataza kontzeptua zer den eta ataza2.0 zer izan daitekeen argitzeko pistak.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Web2.0 eta gaztelaniaren irakaskuntza: ikastaroa

Cervantes Institutuak ikastaro hau ipini du martxan, Moodle-en bidez antolatu da eta edukiak bistan daude bai Moodle-en bertan bai ikastaroaren blogean.

El blog de Lola-n irakurri dugu.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez