papera

21
Mai
2009
11:15

Fotokopia zaharrekin zer egin?

Etxean gordeta dituen fotokopia guztiak nola antolatu galdetu zuen Ricardo Gomezek Filoblogian lehengo egunean.

Ziur nago gutako askok ere fotokopia sorta ederrak ditugula gordeta (materialak, programazioak, artikuluak, apunteak...), edo euskaltegietan ere fotokopiez osatutako "jakintza-baseak" daudela, erreprografia gure sektorean artea baita. Tongue out

Bilduma horiek askotan leku arazoak ekarri dizkigute, edo paperen artean behar duguna topatu ezinik ibili gara inoiz. Ricardoren mezuaren erantzunetan irtenbide interesgarri batzuk eman dituzte. Ea baliagarriak zaizkizuen. Eta hoberik baduzue, bota hemen edo han.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
09
Mai
2008
23:22

Bubok, argitaratzeko modu berria

Genbetaren bidez Bubok zerbitzuaren berri izan dugu. Zerbait paperean publikatu nahi baduzu online burutu ahal duzu prozesu guztia. Horrez gain argitalpena online saltzeko denda ere eskaintzen dizu, eta, nahi baduzu, dokumentua online konpartitzeko moduan ere jar dezakezu.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia