normalizazioa

Koiuntura eta bizimodua

Hizkuntza horiei zeregin funtzional koiunturala ematen diegu, ez dute gure bizimodua aldatzen, ez eta gure ingurunean eragiten ere.
Euskara normalizatuko bada, ordea, ikuspegi funtzional eta koiuntural hori gainditu beharra dago eta horretarako, euskaraz bizi nahia da desberdintasuna ezartzen duena. Euskara bizitzeko hizkuntza da, euskara ez da motibazio akademiko hutsengatik ikasten den zerbait, euskara ez da motibazio pragmatiko hutsengatik ikasten den hizkuntza, euskara bizitzeko hizkuntza da.

— Paul Bilbao Sarria

Euskaraz bizi nahi dut (Lan ta lan). Kontseiluko idazkari nagusiak gogoeta ekarri digu. Euskara bizitzeko hizkuntza dela, eta ikasten ditugun beste hizkuntzei funtzio "koiunturala" ematen diegula. Eta "koiuntura" horiek ez dira gure bizitzaren parte orduan?

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Soziolinguistika eskuliburua

Soziolinguistika Klusterrak bihar aurkeztuko du normalizazioan lanean edo interesatuta daudenentzako gida hau.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Katalana, zer da hori?

Kataluniako Plataforma per la Llengua erakundeak hango unibertsitatetara kanpotik heltzen diren ikasleentzat Què és això del català? (Katalana, zer da hori?) gida sortu du hango hizkuntzaren gaineko oinarrizko informazioa ematen eta hizkuntz-egoera zein den azaltzeko.

Gida hemen daukazue (pdf), eta lehenengo kolpe batean pentsatzen hasi naiz hemen ere euskara urrun duten askorentzat (kanpoko nahiz bertoko) horrelako zerbait ez ote dugun behar. Euskara ikasten hasten direnentzat, adibidez. Akaso "ni X naiz" ikasten hasi baino lehenago zer ikasten hasi garen ezagutzea izan daiteke lehenengo ikasgaia.

Via Aprendre llengües

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntza ohiturak

Topagunearen webgunean ikusi dugu Kataluniatik datorren sentiberatze kanpaina hau. Plataforma per la Llenguak bideo sorta bat egin du han hizkuntzaren inguruan dabiltzan jarrerak eta ohiturak umorez tratatuta. TV3n arrakastatsuak diren Polònia eta Crackòvia umore saioetako aktore ezagunekin egin ditu spot-ak.

Ezagunak egingo zaizkigu egoera batzuk, akaso gurean beste ñabardura batzuk hartuta Wazemanekoek egindako sketch batzuen antza hartuko diegu.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaltegiaren bidea

«Elebitasunaren bidean, zure hizkuntza eskubideak babesteko» dio, ondo dio, Elebideren izenburuak; elebakarraren elebiduntzeko bideaz ere hitz egin genezake, elebidunen eskubide errealez hitz egin ahal izateko.

Hainbeste esku, ele eta bide artean, bada bide bat, bereziki orain eskura dagoena; euskaltegiarena alegia, besteak beste, eleei eta eskubideei, pluralean eta pertsona bihurtuta, bide ematen diena.

— Iñaki Arruti

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Gutxitua vs. globala

Euskarari buruz hitz egitean, alde batera utzi hizkuntza gutxitua bezalako terminoak eta hitz egin dezagun zer egin behar den hizkuntza global bezala ikusteko

— Vicent Partal

Argiako Lander Arbelaitzek Euskal edukiak eremu globalean jardunaldian hartu dizkio hitzok Partali. Euskal komunitatea Interneten indartzeko zenbait irizpide (Argia)

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

II. Udaltop topaketetako materiala eskura

Udaletako euskara zerbitzuek apirilean antolatu zuten II. Udaltop topaketa. Han esan eta egindakoak bideoan eta testuan jaso eta euren webgunean ditugu eskuratzeko moduan.

Txerrak abisatu digu, ohi duen legez.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hala-moduzko euskerea

Euskerearen indarbarritze kontuetan joera bi dira kaltegarri eta nahasgarri, nire ustez; batetik, txokokeriak diralakoan, euskalkiak eta tokian tokiko aldaera guztiak baztertzea, beste barik; bestetik, euskalkiak eta tokian tokiko hizkuntza-agerpenak sustatzeko asmoz, hala-moduzko euskerea erabiltzea, euskerearen oinarri komunari jaramon egin barik, hiztunak nahastuz eta hizkuntzearen batasuna hautsiz.

— Erramun Osa

Euskera batua eta tokian tokiko hizkerak (Izioqui dugu... guek aiutu ez dugu)

Kontraesana ote dago hemen forma eta edukiaren artean?

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ideia zoragarrien prezioa

Zaldi Eroa Aizu!-n

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntza-armairua

Hizkuntza-outinga egitea ez dut uste gomendagarria zaigunik, bakoitzaren baimenik gabe hizkuntza-armairutik ateraraztea, alegia. Norberaren borondatez abiatu beharreko kontua dirudi armairutik ateratze horrek. Borondate hori dagoenean, ordea, laguntzak eskertu egiten dira. Baina, a poc a poc, katalanek esan ohi duten bezala, aldez aurretik presta ditzakegun egoera errazenetatik hasita eta bakoitzak eman nahi eta ahal duen progresibitatearekin.

— Iñaki Arruti

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez