komunikazioa

Office pentsaera gaindituz

En definitiva, que para comunicarme con mis colegas y construir por ejemplo una Guía del Profesor o una Guía del Alumno necesito espacios y tiempo, y redes y nodos, y no un archivo imprimible.

— Teresa de Santos

El pensamiento Office (ele... mental)

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ohiko 10 akats jendaurreko komunikazioan

Joseba Kamiok bere Jendaurreko Komunikaziorako Gida Praktikotik ekarri dizkigu ohiko 10 errore hauek.

Jendaurrean lan egin behar dugunontzat baliagarria izan liteke (ikaslea ere jendea da, ezta?).

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Arrautza-kaxak

"cartón de huevos, aulas segregadas que separan a los maestros entre sí, de manera que escasamente pueden ver y comprender lo que hacen sus colegas"

— Dan Lortie

Iñaki Muruari irakurri diogu aipamen hori bere blogean. Dan Lortie soziologo estatubatuarrarena da konparazioa, eta Andy Hargreaves-en"Profesorado, cultura y posmodernidad" liburuaren bidez ekarri digu Iñakik.

Arrautza-kaxatan ari gara? Galdera ona, nire ustez.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Txarra eta laburra, ez da hain txarra

Hemen, erronka da labur eta ondo idaztea. Baina Gracianekin amaitzeko, ez
ahaztu txarra ere ez dela hain txarra, laburra denean

— Joxe Aranzabal

Faroan kontatu digu Joxek atzo CodeSyntaxen Twitter-ez esan zuena. Hango aurkezpena eta testua jarri dizkigu sarean.

"Txarra laburra bada ez da hain txarra" hori ikaskuntzaren ingurunera ekartzeko modukoa iruditu zait.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Klaseko hizkuntza

Eta klaseko gauzak egiteko zer esan behar du ikasleak? Hasiera-hasieran dagoen ikasleak klasean jarduteko hainbat gauza esan behar izaten ditu, eta horiek ez ditugu beti aurretiaz "landu". Gogoeta egin du horretaz J.Ramónek (blog hau gomendagarria da benetan), eta gaztelania klaserako proposamen xumetxo bat ere bai (euskarara itzultzeko arazo handirik emango ez lukeena).

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Idazmena gaur

El mundo actual de la escritura online, especialmente en chats o hilos de discusión es conversacional y público, lo cual lo acerca a la tradición de discusión griega, más que a la escritura asincrónica y ensayística de hace 50 años.

— Dolors Reig

Vigilar y castigar vs. máquinas de aprender (El Caparazón).

EEMk egiten duen bereizketa etorri zait gogora: idatziko elkarreragina eta idatzizko ekoizpena. Lehen idazmena jarri ohi zuen tokian-edo agertu dena.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Moodle 2.0: ikasgela birtualetik ikasteko ingurune pertsonalera

Abel Camachok eta Pedro Lonbidek Moodlemoot Euskadin aurkeztu zuten komunikazio hau dugu eskura.

Moodle 2.0 Ikasgelatik Ingurune Pertsonalera

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Informatikan jantzi ala...?

Kontua ez da informatikan adituak sortzea, komunikazioa sustatzea baizik. Informatika irakastea akats larria da. Etxean telefonoa kontratatu zenutenean, familiako inor ez zen telekomunikazio ingeniari egin.

— Angustias Bertomeu

Sareko Argian jaso dugu Emakumeak, berdintasunerako, desberdin korapilatzen direnak jardunaldiaren berri. Angustias Bertomeu enpresaria eta E-mujeres webgunearen sortzailea izango da jardunaldiko hizlarietako bat.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Komunikazio arazoak

Los mayores problemas de comunicación se deben a la falta de vocabulario, más que a problemas gramaticales

— Maribel Gonzálezek hartutako oharra

Lde Lengua podcast-eko 29. saioan Jose Luis Álvarez Cabanillasi entzun ondoren ohar eta gogoeta batzuk egin ditu Maribelek. Ikuspegi lexikoaren berri izan ondoren jaso dituenetako bat da goiko hori.

El enfoque léxico (Maribelele)

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Educacion expandida

Bartzelonan ari dira gaur "Educacion expandida" (Hezkuntza hedatua?) jardunaldian. Zuzenean jarraitu daiteke CCCBren webgunetik.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez