ikastea

Voxy: ingelesa ikasi albisteen bidez

Interneten badira hizkuntzak ikasteko zerbitzuak eta guneak, eta ekimen berririk ez da falta izaten. Voxy dugu azkenetariko bat. Egunero 3 minutu emanda ikasteko aukera saltzen digu.

Nola? Albiste batzuk hartu, laburrak, testuak irakurri eta haien gaeinean ariketa batzuk proposatzen dituzte, horrez gain, testuetako hitz batzuk nabarmendu eta esanahia ematen dute.  Momentuz ingelesa-gaztelania norabidean.

Azpimarratutako hitzak norberaren kaxan gordetzeko aukera ematen dute, eta egindako ariketak ere bai. Ariketak funtsean testuaren esanahiari buruzkoak dira, sinpleak baina ondo planteatuta nire ustez.

Hizkuntza ikasleentzako aldizkarietan (Aizu!, Habe...) egiten dena Internetera ekartzeko modu bat izan daiteke beharbada, hain zuzen paperaren muga batzuk gainditu eta teknologiak ematen dituen aukerez ondo baliatu dira (interaktibitatea, pertsonalizazioa, formatua...).

Ideia interesgarria, akaso askori pobrea edo sinplea irudituko zaie, baina nire ustez, sinpletasun horrek ematen dio erakargarritasuna.

 

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

iPhonean hizkuntzak ikasten

Busuu Interneten hizkuntzak ikasteko dabiltzan lekuetako bat da, eta azkenotan arlo guztietan gertatzen ari den bezala gailu mugikorretara egin du salto. iPhone-erako aplikazioa garatu du hain zuzen ere.

Seguruenik ez da ez bakarra, ez lehenengoa izango.

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntza zailak omen direnak

Suomiera leku guztietan lan-hizkuntza izango balitz, (ingelesa bezain) erraza izango litzateke ikastea.

— Sirkku Latomaa

Finlandiako Tampereko Unibertsitateko Sirkku Latoma irakasle eta hizkuntzalariari egin diote elkarrizketa Linguamón atari kataluniarrean. Bideo honetan ikus dezakezue elkarrizketa osoa.

Euskara ez da munduko hizkutza zail bakarra, ez.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Autobusean euskara ikasten

Donostiako autobusetako monitoreetan euskara ikasteko ariketak ere jarriko dituzte. Diario Vascoren DVBus zerbitzuak Udalaren euskara zerbitzuaren eta bertako euskaltegien kolaborazioarekin garatu omen du ideia.

Via @joxe

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Jon Valdezek lortu du

Nafarroan bigarren urtez ipini dute abian Euskafe kanpaina Euskara zerbitzuek. Urtebete  pasatuta Jon Valdezek euskara ikasi du eta hor dabil lorpenak erakusten.

Hemen dugu Berriozarren ekinean adibidez.

Portzierto, EAEn aurten ez dago kanpaina ofizialik?

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Banaizbagara: euskara ikasteko bide berrien bila

Gipuzkoako Buruntzaldean sortu da euskara ikasi eta praktikatzeko bide desberdinak topatu nahi dituen talde hau: irakaslerik gabeko klaseak, mintza-jardunak. Gaur8n kontatu digute zehatzago.

3.5
Batez bestekoa: 3.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

ULMAn euskara ikasten animatzeko bideoa

ULMA taldean bertako langileak euskara ikasten animatzeko bideo hau egin dute.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Aditza eta espiritua

Aditza ikasiz gero, hizkuntzaren espiritua harrapatu duzu

— Mikel Morris (hiztegigilea)

Gaur8n Mikel Morris hiztegigile eta poliglota estatu batuarraren soslaia eta hitzak ekarri dizkigute. Hizkuntzak ikasteko haren "sekretuak"  besteak beste.

IN FRAGANTI: Mikel Morris (Gaur8)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Arrari diru-laguntza kendu

Hori bai, gu mutilok ez dugu ezer egin behar. Euskaldunak bagara ere, guk ez dugu ezer aktibatzen, guk ez dugu ezertarako ere balio. Joder, nik diru-laguntzak kenduko nizkieke atoan euskara ikasten ari diren ar guztiei. Eta denak bideratu euskara ikasten ari diren emeei, horiek dira eta garrantzitsuenak.

— Txerra (Garaigoikoa)

Txerrak iruzkina egin du Lurdes Auzmendiren hitz hauen harira, Tirakako beste mezu honi segida emanez.

Magia ala maitasuna? (Garaigoikoa)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaldun berrientzat omenaldirik onena?

Galdera hori bota dute Euskarabilin, eta erantzunak badira han, hau adibidez:

Laburbilduz, behar duguna ez da zerbait materiala baizik eta egunero daukaguna, hau da irakasleen gogo eta sostengua.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez