hiztegia

Digital dialects: euskara ikasten hasteko

Enric Serraren Aprendre Llengües blogean Digital Dialects gunea aurkitu dugu. 60 hizkuntza ikasten hasteko ariketa errazak eta grafikoki ondo diseinatuak daude bertan.

Euskara ere hor dago, oinarrizko hiztegia ikasi eta lantzeko ariketa eta jolas sortatxo polita hain zuzen ere. Ingelesa hartzen du abiapuntuko hizkuntza.

Interesgarria "... eta Interneten euskara ikasteko zer dago?" galdetzen duen hasi berriarentzat.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskal mapa: munduko toki-izenekin egindako mapa

Munduko mapa euskaraz daukagu eta sarean gainera. Munduko toki izenak euskaraz erakusten dizkigu berez. Euskarak munduari esateko moduak dituela ikusi eta ikustarazteko lekua dugu beraz.

Via: Dingilizka B2

Informazio gehiago: Sustatu

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hitz gurutzatuen txapelketa

Datorren larunbatean Basaurin goitik-beherakoak eta zeharkakoak betetzen abilago nor den neurtuko dute. Berbekin olgatzeko era dibertigarria, edo hitzekin jolastea dibertigarri egiteko era.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Sinesgarritasuna

Zehatz korapilatsua da auzia, zeren eta gurean, ahozkotik idatzirako koskaz gainera, bakoitzak bere euskara baitu, estandarra nahiz dialektala izan daitekeena; garbizaletasuna nahiz jatortasuna ere lehian aritzen dira; bada azpigeruza ideologiko bat, sakonaren sakonean; irakurleen gaitasun azpigaratua...

— Block

Sinesgarritasuna (Idazkolako takatekoak). Ematen du takatekoak takata hasi direla berriro aspaldiko partez.

 

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Etxezalea vs. etxezuloa

Halako euskara itxi, etxezulo batera ohituta gaude. Nik euskara etxezalea nahi dut, baina ez euskara etxezuloa, harresiaren artean kikilduta dagoena. Badaude munduko berba asko eta asko, kultura berbak-eta, gureak ere badirenak.

— Kepa Altonaga

Gararen Mugalari gehiagarrian irakurrita (2010-05-07, paperezko edizioan soilik): "Euskara etxezalea nahi dut, ez euskara etxezuloa"

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Aurkitu ta galdu

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Wekanun: hizkuntza desberdinetako hiztegi-jokoa, euskara ere bai

Formación ELEn Wekanun jokoaren berri eman digute. Hizkuntza desberdinetako hitzak lotu behar dira ariketa-moduko batean. Abiapuntuko hizkuntza eta xede-hizkuntza aukeratzen dituzu eta gaika antolatzen diren hitzen itzulpenak lotu behar dituzu. Jolasa ez ezik, joko erreala ere bada, benetako txapelketa, eta sariak ere badaude.

Eta interesgarriena, jokatzeko aukeratu daitezkeen hizkuntzen artean euskara ere badugu.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Animalien onomatopeiak

Itzul posta zerrendan galdera baten ondoren animalien hotsen onomatopeien bilduma eta haiek topatzeko iturrien zerrendatxoa egin dute.

1
Batez bestekoa: 1 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Telebistak zertarako balio duen

Adibide txiki bat jartzeko: gure garaian, jolasten ari ginela, Socorro! esaten genuen. Duela urte batzuk, lehenbizikoz entzun nuenean Laguntza, mesedez! edo holako zerbait, esan nuen, neure artean, Kontxo! Telebistak balio dik zerbaitetarako.

— Patxi Goenaga

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaltzaindiaren baliabide berriak: HBO eta LB

"Hiztegi Batua. Irizpideak, prozedurak eta tresnak" jardunaldiaren barruan aurkeztu ditu Euskaltzaindiak Hiztegi Batu OInarriduna (HBO) eta Lexikoaren Behatokia (LB). Ahotsak.com-eko lagunek eman digute horren berri eta lehenengo azalpena.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez