Ez dakienak konprenituko ez duena

  • warning: Parameter 1 to phptemplate_comment_submitted() expected to be a reference, value given in /home/karrajua/public_html/atoan/includes/theme.inc on line 669.
  • warning: Parameter 1 to phptemplate_comment_submitted() expected to be a reference, value given in /home/karrajua/public_html/atoan/includes/theme.inc on line 669.

Mila aldiz errepikatu da edozein hizkuntzak bere hiztunei mundu-ikuskera eta inguruarekiko sentiberatasun berezia eskaintzen dizkiela, eta inguruko errealitatea bere erara ulertzeko bidea ere bai. Eta oso bertokoa izan arren, euskaraz ez dakienak ezingo du hori inoiz konprenitu, igerian ez dakienak ur-gainean flotatzean zer sentitzen den sekula jakingo ez duen bezala.

— Xabier Kintana

Erlea aldizkarian jasotako hitzak Argia.com-en bidez heldu zaizkigu.

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Iruzkinak

Mitozale baldresa, aldrebesa

Metaforak metafora, hizkuntzak hiztunei sentiberatasun eta munduari buruzko ez-dakit-zer berezia ematen diela da gehiegitan errepikatu den sofistikazio gutxiko mantra modaz pasatuxe bat. Geureari eusteko ez dugu zertan mitokeria azientifikoetan eroririk.

Sentsazioa

Ba, neuk ere batzuetan sentsazio hori izaten dut diskurtso horien aurrean, behin eta berriz errepikatzen da leloa harago joan barik.

Dena dela, esango nuke Kintanak behintzat, topikotik harago, hori arrazoitzeko sentsazioak eta bizipenak askotxo izan dituela.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.