baliabideak

Ezagutzaren Liburua ala Ezagutzaren Gizartea

Eta hemen beste puntu batera heltzen gara. XXI. mendeko Ezagutzaren Gizartean beharrezkoa da liburuak editatzea azterketa horiek ikasle eta irakasleengana heltzeko?

— Josu Orbe

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Korrika16: unitate didaktikoa

Ikastolen konfederazioak eta AEK-k eskoletarako unitate didaktikoa egin dute Korrika gai hartuta. Eskoletara CDetan banatuko da, eta laster Korrikaren webgunean egongo da eskuragai.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

EGA prestatzeko webgunea: informazioa

Sareko Argiakoek egin digute biltze-lana (aupa zuek!). Hemen daukazue atzoko prentsaurreko esperimentalak hedabideetara ekarri duenaren laburpena.

Kazetariekin fidatu bai, baina egileen aho-eskutik jakiteko deseatzen gaude. Animo neska-mutilok! Tongue out

Eguneraketa:

Bideo hau agertu da Euskaltuben

4.75
Batez bestekoa: 4.8 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

EGA prestaketa sarean: prentsaurrekoan jasotakoa

Sustatukoek gaurko prentsaurrekoaren erretransmisioaren "grabazioa" jarri dute.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

bat, bi, hiru kolkoa bete diru: bloga

Pingback-en bitartez beste blog hau aurkitu dugu. Dingilizka neba-arrebak eta beste hau egiten diren leku berean egiten da. Blogean bertan ez dago egilearen zehaztapen handirik, baina Barakaldoko HEaren webgunean ematen zaigu blog hauen berri.

C1 edo 3. mailari dagokio blog hau. Baliabideak eta klaserako jardueren isla da, horrez gain alboko barran lotura interesgarrien bilduma luzea.

Hizkuntza eskola batzuetan blogekin serio hasi direla dirudi, sortu eta eguneratu egiten dira gainera. Animo eta eskerrik asko besteokin konpartitzeagatik (eta loturengatik Wink).

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

"Euskara ikasi" eitb.com

Atal berezia dauka eitb.com atariak, "Euskara ikasi". Ez dakit honen berririk orain arte inon-inoiz eman den, baina nik orain deskubritu dut.

Zer dago han? Loturak gehien bat, Mihiluzeren "Asko gustatzen zaio" lehiaketa, Euskadi Gaztea eta Euskadi Irratia zuzenean entzuteko modua,  Hiru.com-en Ikasten ikastaroa eta baliabide batzuetarako lotura, Jon eta Jone bikotearen pasadizoak, Wazemank eta Noaoa saioen bideoak, Subijana eta Igor Zalakainen errezetak... Eta horrez gain Euskaltzaindiaren arauen banner bat eta gomendatutako esteken zerrenda bat (nahikoa urria oraingoz).

Ez da aparteko lan didaktikoa egin, eta ez dakit zer asmorekin egin den ere (aurkezpenik egingo da?), baina lagungarria izan daiteke ikasteko abiagunea (PLE?) egiteko saio hau.

Bestalde, atariaren bilaketetan, behin bilaketa agindu ostea, aukera ematen da emaitzak irizpide batzuen arabera iragazteko: argazkiak, bideoak, audioak, albisteak, kultura, telebista... Aukera horien artean azkenak "Euskara ikasi" du izena. Proba batzuk egin ditut baina galbahe hori pasatuta ez dut emaitzarik lortu bilaketa batean ere. Ez dakit zeren araberako bilaketak egingo diren horrela, baina ideiaren bat dabil txoritxuaren kabian dirudienez.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Buruntzaldea euskaraz: webgune berritua

Informazio, baliabide eta zerbitzu interesgarriak. Baita euskara ikasten dutenentzat ere.

Sustaturen bidez.

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

EGA: azterketa librea egiteko matrikula irekita

Euskaltegietan EGA zer den ahazten hasi bazaigu edo, Maitek gogoratu digu hiru letra horiek oraindik Nafarroako ibaia baino zerbait gehiago ere badirela.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Umeekin hitz egiteko hiztegia

Sendi proiektuaren blogean umeekin euskaraz hitz egin eta ikasi nahi duten gurasoentzako baliabideen berri ematen digute. Ku-ku (pdf) hiztegi hau bezala, aspaldikoa da, baina ondo dago gogoratzea, HEAn hainbeste estimatzen dugun kolektibo hori tartean dabilenean gehien bat.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Karaokerako kantuak

Gabi de la Maza, Plentziako euskal girotze barnetegiko irakasleak euskarazko kantuak Karaokerako egokitu eta kanala zabaldu du Youtuben.  Bere blogean nola egiten duen azaldu digu gainera.

Eta Euskaljakintzakoek (haien bidez ezagutu dugu Gabiren lana) wiki batean ipini digute kantuen zerrenda eta kantuak entzun ahala hutsuneak betetzeko ariketen zerrenda.

Gainera, nire gogokoena jarri dute. Ze polita! Entsaiatzera noa segidan.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez