ar redadeg
Ar Redadeg 2010
Korrikarena EHn sortu den ideia arrakastatsua izan dela dirudi, eta munduan hasi zaizkigu bertsioak zabaltzen. Egunotan Irlandako Rith izan dugu mintzagai eta laster Bretainiako Ar Redadeg-ek bigarren edizioa egingo du, maiatzaren 10etik 15era hain zuzen ere.
Hortaz, France 3 telebistaren bretainierazko saio honetan, antolatzaileekin solasaldia egin eta Korrikaren beraren berri eman dute bertan (7. minututik aurrera).
Mila esker Iparraldeko kideei loturagatik.
Gure Korrikari laster "The genuine" edo halako azpileloren bat gehitu beharko diogu ;-)
Ar Redadeg 2010
Bretainian Korrikaren eredua hartu eta aurrera doaz. Ar Redadeg-en bigarren edizioa aurten.
Azken iruzkinak