10
Uzt
2009
23:41

Euskara taktikoa

...Joaquínek [Caparrós] beti eskatzen digu hala egiteko, baita aurkariari kontzentrazioa galarazteko ere. Kopako finalean Messiri etengabe euskaraz egiteko esan zidan. Eta estrategia jokaldietan, noski. Taldeko erdaldunek ere menperatzen dute hiztegi txiki bat.

— Koikili Lertxundi

Athletic-en euskara arma taktiko modura nola erabil litekeen azaldu digu Koikilik Argian. Taktika horien emaitzetan oraindik zer hobetu asko dagoela esango nuke Frown

Anekdotak anekdota, Koikili aspaldian dabil futbolarekin batera euskararekin ere lanean serio, eta elkarrizketa osoa irakurtzea gomendatzen dizuet: Koikili Lertxundi: Kirol taldeetan euskara ez erabiltzea ohitura arazoa da"

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara futbolean

Iñaki Murua (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2009, Uztaila 12 - 18:45(e)an.

Euskara erabiltzeko kontuetan ez da Caparros aitzindaria izan; aspaldiko kontua delakoan nago. Eta eskerrak Messiri euskaraz egin ziola finalean Koikilik :-D

Bestetik, futbol munduan euskara erabiltzea, askok egin izan dugu (eta egiten dugu) era naturalean beheko mailetan behintzat ;-)

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Euskara taktikoa

Sindikatu edukia