18
Mai
2009
08:46

Euskalgintza eta gobernu berria

Zergatik ukan behar dio beldurra euskalgintzak beldurra Lopezen gobernuari? (Lukas Mateos-en gogoetaren izenburua)

Zu zeu bidez

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Berez

benito (e)k bidalita 2009, Maiatza 20 - 00:36(e)an.

Nik neuk politikari guztiei diet beldurra berez. Egia da beldurrak uxatzeko aukera izaten dutela, baina hori gutxitan betetzen dela iruditzen zait.

aukera bat

Aitor (e)k bidalita 2009, Maiatza 20 - 07:54(e)an.

Ni neu behintzat aukera bat ematearen aldekoa naiz, ahal bada aurreiritzirik gabe. Badakigu gobernu-molde berak azken urteetan zer eman duen. Ikus dezagun zer ematen duen honek.

Bada arlo bat aspalditik estankatua, ia usteltze- edo herdoiltze-bidean zegoena: Administrazioa eta herri-ekimenaren ("euskalgintza") arteko harremanei dagokiena, bereziki "Kontseiluan" gorpuztua (herri-ekimena berau baino zabalagoa baita) Ikus dezagun zer ematen duen egoera honek. Okerrera egin lezake... edo ez.

Bestalde, Ramon Etxezarreta bera konfiantzazkoa iruditzen zait niri neuri. Blanca Urgell ez dut nahiko ezagutzen.

Paralelismoak

benito (e)k bidalita 2009, Maiatza 20 - 17:10(e)an.

Kultura Sailean egin den erreleboan bitxieria bat: Sailburua-Hizkuntza politikarako Sailburuordea binomioan Filologoa + Euskadio Ezkerrako militante ohia eskema errepikatu da: Azkarate-Baztarrika, Urgell-Etxezarreta.

Ez du aparteko esanahirik, baina horretan behintzat ez da aldaketa handirik egon.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Euskalgintza eta gobernu berria

Sindikatu edukia