07
Urt
2009
05:40

2.0 zertarako?

De què serveix un wiki a qui no té res per coconstruir amb ningú? De què serveix un mapa conceptual a qui no té ni necessita tenir idees ni pensar? De què serveix un bloc a qui no vol compartir res, a qui no sap ni enraonar ni escriure? De què serveixen les eines del web 2.0 als qui no tenen una actitud 2.0?


Zertarako nahi du wikia inorekin ezer eraikitzeko ez daukanak? Zertarako nahi du mapa kontzeptuala ideiak izan eta hausnartu beharrik ez duenak? Zertarako nahi du bloga ezer konpartitu nahi ez duenak, elkarrizketan jardun eta idazten ez dakienak? Zertarako web2.0aren tresnak 2.0 jarrerarik ez daukanak?

— Enric Serra

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

autoikaskuntza

Aitor (e)k bidalita 2009, Urtarrila 9 - 11:14(e)an.

Nik beste hau gehituko nuke:
Zertarako eman izena on-line ikastaro batean klase presentzial batean aritzeko "ohiturak" gordetzen baditu?

Ez dut zorrotzegia izan nahi honetan, bai baitakit askok ematen duela izena on-line ikastaro batean bestelako moldeetan aritzerik ez duelako. Baina,hala ere, ezinbestekoa du nolabaiteko birmoldaketa ikasteko ohituretan.

2.0

kokoteraino (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2009, Urtarrila 9 - 16:09(e)an.

Ai, Aitor, betikoari bueltak ematen!!!!!!

Ikasi nahi duenak bere "ohiturei" etekina aterako die, eta ikasiko du on-line, bakarka, Jotake metodoarekin edo euskaltegira etorrita. Kontua ez da presentzial/online ez, jauna!!!
Kontua da ikasten jakitea edota ikasi nahi izatea. Eta kito!

Enric Serraren aipuari, chapeau!

Ondo ulertu!!!!!

Aitor (e)k bidalita 2009, Urtarrila 10 - 22:47(e)an.

Betiko erantzuna, ustez, betiko kontu bati. Ez dut uste ondo ulertu duzunik zertaz ari naizen, kokoteraino. Bestela ez zenuke hainbeste !!!! jarriko.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
Sindikatu edukia