14
Abe
2008
19:23

Ezizenak, ez izenak eta esanak

[los apodos] son un feo hábito en Internet, pero los prefiero a quienes leen mucho estos foros y luego, hacia fuera, los desprecian; o a quienes pudiendo aportar algo, no lo hacen a pesar de todo lo que saben..

— Alicia Canto

Iruña-Veleiako aferan interneteko foroek izan duten eraginaz Noticias de Alava-k Alicia Canto eta Ricardo Gomezen (haren delicious-en bidez heldu gara artikulura) iritziak jaso ditu: La Democracia del Conocimiento. Gauza interesgarriak esan dira internetek izan duen paperaz eta bertako eztabaiden inguruan, Iruña-Veleiakoaz esan direnak baino interesgarriagoak neure ustez.

Aipamen gehiago jaso ahal ziren, baina aste honetako eztabaida hari hau gogoan goiko honekin geratu naiz.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

ezizenak Interneten

Iñaki Murua (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2008, Abendua 17 - 17:24(e)an.

Parte hartze pasiboak luzerako ematen du; "kultura" eta ohiturekin loturik hein handian.

Ez dakit eztabaidatzera iritsi ginen, baina anonimoez ez dut iritzirik aldatzen; nahiago dut norekin ari naizen jakin. Are, zorioneko sare sozialetan kontu handiz ibiltzen naiz horrelakoekin.

Pasiboa eta anonimoa

benito (e)k bidalita 2008, Abendua 17 - 19:12(e)an.

Arrazoia!. Lehengo eguneko ez zen eztabaida izan. Zuzenduta. 

Hala ere, zure hitzetatik tiratuta, blogariok egunero jarduten dugu parte hartzaile pasibo anonimo ugarirekin, ezta? Nahi ta nahi ez, ezizenaren jantziarekin ere, beti erakusten dugu gehiago beste aldean dagoenak baino.

 

Benetako izenaren alde

Aitor (e)k bidalita 2008, Abendua 18 - 10:57(e)an.

Neu ere ados nago Iñakirekin. Eta esperientzian oinarrituta diot.
Behin gertatu zitzaidan. Euskara21 blogean nire izen-abizenekin idazten dut. Behin bertan egindako iruzkin baten harira, "anonimo" batek erasokor erantzun zidan. Neuk erantzun eta berak gogorrago oraindik. Ez dakizue zein deseroso sentitu nintzen halako egoeran! Azkenean eztabaida bertan behera utzi behar izan nuen, ez baitzen batere erosoa identitaterik gabeko batekin eztabaidan aritzea.
Karrajuan ere ezizen bat erabiltzen hasi nintzen, baina beste erabiltzaile batzuk beren benetako izena erabiltzen hasi zirenean, deserosoa egin zitzaidan eta ez oso bidezkoa ezizen baten atzean izkutzatzea neure identitatea.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Ezizenak, ez izenak eta esanak

Sindikatu edukia