11
Abe
2008
17:44

etsaiak eta lagunak

HPSren politika gogotik kritikatzen dute alde batetik, eta bestalde,
euskararen etsai amorratuak diren El Correo taldeko komunikabideen
babesletza ontzat hartzen dute. Nola liteke hori, hizkuntz-politikaren
gerra hotzean denak balio al du?

— Lierni Esteribar

Beste aipu batean AEK eta HABE (?) elkarren etsai bihurtu nahian; hemen Kontseilua eta HPS, Kontseilua eta El Correo adiskidetu... Gure artean saltsa nahiko ez bagenu bezala.

1
Batez bestekoa: 1 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ezpata hotsak

benito (e)k bidalita 2008, Abendua 11 - 18:05(e)an.

Beno, hemen AEK-HABEren aipamen zuzenik ez dago, Kontseilua-HPS gehiago. BECeko ekitaldiaren kontura datoz kontu hauek hain zuzen ere.

Dena dela, zurrunbilo politiko baten erdian sartu nahi gaituztela susmatzen hasita nago, eta baten bat zurrunbiloa probokatzeko ahaleginean dabilela esango nuke, eta oraingoan ez dira "betikoak".

Oso ona zure erantzuna bide batez.

HABE -AEK

Aitor (e)k bidalita 2008, Abendua 11 - 18:40(e)an.

HABE-AEK aipatu dudanean, "Atoan"en bertan goiz partean jarri duzun beste post batez ari nintzen. Besterik ez. Baina ez dakit kasualitate handiegia ez ote den bi kontuok garai bertsuan ateratzea.

Txarto ulertu

benito (e)k bidalita 2008, Abendua 11 - 19:08(e)an.

Arrazoia, txarto ulertu dizut aurrekoan. Uste izan dut zeuk aipatu duzun mezuan egiten zela aipamena.

Kasualitatea izan nahiz izan ez, soka arraroa da hau guztia, eta onerako ez.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for etsaiak eta lagunak

Sindikatu edukia