09
Abe
2008
14:14

Sinbolo iraingarriak

Berriak aparteko oihartzunik izan ez badu ere, duela gutxi Eusko Jaurlaritzak hartutako erabaki batek zeharo harritu nau. Sinbolo «iraingarriak» dituzten euskaltegiak diru-laguntzarik gabe geratzeko arriskuaz ari naiz.
Sinbolo horiek zeintzuk diren, norentzat izan daitezkeen iraingarri eta zer den iraingarri zehaztu gabe plazaratu dute erabakia. Baina, noren esku geldituko da «iraingarritasun» hori neurtzea? Bezeroen esku? Langileen esku? Epaile baten esku? Akaso Azkarate anderearen esku? ...

— Xabier Aranburu

Sinbolo iraingarriak (Zuzendariari - Berria)

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Testua

benito (e)k bidalita 2008, Abendua 10 - 06:21(e)an.

HABEren bi ebazpenetan agertzen da aipamen hori.

Testu berdina dugu bietan:

Diru-laguntza hauen onuradunek giza eskubideak eta pertsonen arteko bizikidetzaren balioak errespetatuko dituzte eta, ondorioz, ezin izango dituzte agerian eduki, horiei dagokienez, herritarrentzako laidogarriak izan daitezkeen, erabiltzaileen duintasuna urra dezaketen edo indarkeria iradokitzen duten ikurrak edo elementuak.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Sinbolo iraingarriak

Sindikatu edukia