17
Ots
2008
01:05

Ikaskuntza polikronikoa

Deben ser educados en el contexto actual, en el cuál
hay cada vez más oportunidades para las personas curiosas al tiempo que
poder aprender con eficacia eludiendo intermediarios como los docentes
y las instituciones educativas.

Gabinete de Informaticatik jasoa: Aprendizaje monocrónico vs policrónico.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Neurria hartu

plisti-plasta (e)k bidalita 2008, Otsaila 17 - 02:14(e)an.

IKTen kontu honi ez da erraza neurria hartzea. Batzuen ustetan IKTen eskutik etorriko da paradigma aldaketa eta muturrera jotzen dute, zuk aipatzen duzun Teemu Arinak lez.
Baina badira bestelakoak ere, IKTak neurriz erabiliz gero (astean/hilean behin) sarriagotan erabilita baino emaitza hobeak lortzen direla diotenak (matematiketan eta irakurmenean behinik behin).
Nik uste dut IKTak beti izan direla baina orain birtualitateak dimentsio berri bat sortu duela eta honek hezkuntza eta bizitza, oro har, eraldatu egingo duela. IKTak gero eta nonahikoagoak izango dira baina birtualitateak gero eta espazio gehiago izango du gure bizitzan. Eta argi izan behar dugu ikaskuntza ez dela gelan bakarrik gertatzen, kalean ere gertatzen dela eta orain espazio birtualean ere bai. Zenbat eta esparru gehiago eta modu eraginkorragoan erabili, orduan eta ikaskuntza hobea izango dela suma genezake.

Burbuila

benito (e)k bidalita 2008, Otsaila 17 - 03:00(e)an.

Neuri ere iruditzen zait batzuetan halako burbuila hasi dela sortzen IKTen inguruan. Aldaketa guztien meritua arinegi aitortzen zaiela edo. Lilura? Baliteke. Blogosferan berton teknologiaz baino ez diharduten "edublog" asko dabiltza adibidez. Edo ildo nagusi orokor batzuk behin eta berriro bota, baina harago jo barik, adibide zehatzak azaldu barik esate baterako.

Edozelan ere, Teemu Arinaren aipuan ez nuke alderdi teknologikoa azpimarratuko, "bitartekariak" kentzearena baino. Uste dut egosteko moduko ideia bat dabilela hor: eskola sistemak ikaskuntza bide batzuk hobetsi ditu, ikaskuntza "naturalago" bat atzenduz. Teknologiaren olde honek akaso atzendurik dagoen hori azaleratu baino ez du egin? Ikaskuntza gidatzearen boterea norberarengan (ere) dagoela gogorarazi?

Artikulua gaztelaniaz

benito (e)k bidalita 2008, Otsaila 19 - 01:10(e)an.

Fernando Santamariak artikulu osoaren itzulpena ekarri du Gabinete de Informáticara.

Erradikala nonbait, baina hausnartzeko ideiak asko.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Ikaskuntza polikronikoa

Sindikatu edukia