10
Api
2011
17:31

Ikasteko zailtasuna: hizkuntzen ranking-a

Lotura

Voxy-koek grafiko bat prestatu dute ingeles hiztunentzat ikasteko hizkuntza errazen eta zailenen sailkapena eginda. AEBetako kanpo-zerbitzuen institutuaren zerrenda bat aipatu dute, eta irizpide hauek azaldu dituzte: hizkuntzaren hurbiltasuna norberaren ama-hizkuntzatik edo dakizkien beste hizkuntzetatik, xede-hizkuntzaren berezko konplexutasuna, ikasteko ordu kopurua, ikasteko baliabideen eskuragarritasuna eta motibazioa.

ingeles hiztunentzat errazenak, ikasteko 600 ordu inguru, nederlandera edo suediera bezalako hizkuntza germanikoak edo hizkuntza latindarrak, ingelesetik gertuenekoak nonbait. Hurrengo mailan, 1100 orduren bueltan, ingelesarekin alde nabarmenak dituzten hizkuntzak: errusiera, hindia, turkiera, greziera edo suomiera. Eta zailtasun maila gorenean, 2.000tik gora ordu, arabiera, txinera edo japoniera bezalako hizkuntza "urrunak".

Ez, oraingo honetan euskara ez da agertu sailkapenean (ezta alemana bezalako hizkuntza hedatu bat ere adibidez). Baina, sailkapen hori ikusita eta EHn berton ikasteko prozesu formala 1.200 orduren bueltan dabilela, pentsa daiteke bertoko erdaldun batentzat euskara ikastea ingeles hiztun batentzat hindia ikastea bezain zaila (edo erraza) izan litekeela.


Via: Voxy Blog

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Ikasteko zailtasuna: hizkuntzen ranking-a

Sindikatu edukia