Batuak eta dialektoak Italian
Italiako estatuak 150 urte beteko ditu laster. Ospakizunetan hasita, eta RAI telebistak bere alea bota nahi izan du, eta polemika ekarri du.
Spot sorta egin dute duela 150 urteko egoera linguistikoa gaur egungo Italiara ekarri nahian, dialekto ugari eta elkar ulertu ezina mundu "modernoan". Italiera "batuaren" gorazarrea eta -askoren ustez- dialektoen (eta Italiako gainerako hizkuntzen) gutxiespena.
Bistan da gure inguruko estatuetako telebista publikoei ez geniekeela horrelako mezurik toleratuko, baina batuak eta dialektoak gorabehera... eta ETB1ek egingo balu euskara batuaren halako gorazarrea?
Via Nodos ELE
Bidali iruzkin berria