26
Ots
2010
09:13

Roger Schank

Lotura




'Ordenagailuak ditugu, gero! Eta zer esan nahi du honek?
Bada, betiko ikastaro tamalgarria ematen dutela, baina on-line, ordenagailuak ergel erabiliz.'

Elkarrizketa  mamitsua egin diote Roger Schanki El Paisen.  

(e-learning, conocimiento en red blogetik jasoa)

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Iraultzak eta alternatibak

benito (e)k bidalita 2010, Otsaila 26 - 16:40(e)an.

Neuk ere Jolausenaren antzeko sentsazioa izaten dut batzuetan. Iruditzen zait aldaketak iraultza modura planteatzeko joera egoten dela, eta aurrekoa bota eta berria ezarri bezalako zerbait planteatzen da, alternatibak bilatzen dira, eta ez osagarriak.

Hala, badirudi ikaskuntza formala kalte eta gaitz guztien errua duen tiranoa dela eta bota, erbesteratu eta exekutatu egin behar dela, eta ez gara konturatzen ikaskuntza formalaren sistema ez dela une bateko ideia izan; zentzu askotan usteldu den eredua izan daiteke, baina sortzeko arrazoi bat izan zuen, eta urte-mende hauetan guztietan zerbaitetarako balioko zuen, ezta? Denak ez ziren gaitzak izango.

Beharbada, konturatu behar dugu ikaskuntza norbanakoren barruko prozesua dela, bai, baina prozesu hori abiatzen eta arrakastaz gauzatzen lagungarri asko egon daitezke, ikaskuntza formala azken batean prozesu hori sustatzeko sortuta dago neurri batean: ikaskuntzarako disziplina, ordena eta antolaketa bat ziurtatzearren, eta kasu askotan arrakasta izan du horretan laguntzen, beste askotan ez, egia da. Baina ikaskuntza formalak ere horretan lagundu badu, ez da baztertzekoa, eta horretarako aukera eta bide gehiago badaude, mundu informal, hedatu, ubikuo, ikustezinean, ba, horiek ere aztertu eta erabili beharko dira.

Azken batean ikaskuntzan laguntzen duten prozesu, forma, ideia eta antolaketa-era guztiak aintzat hartzea da kontua, eta unean-unean komenigarrienak hautatu, beti ere metodo perfektuaren bila joan barik, metodoa formala edo informala izan.

Joe, urruti doa gero

jolaus (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2010, Otsaila 26 - 10:07(e)an.

Joe, urruti doa gero Schank!

Honek ere, beste hainbeste teoria moderno bezala, hankaz gora jartzen du ohiko ikaskuntza formalaren eredua. Sentsazio daukat gauzak ez ote diren azkenaldi honetan gehiegi nahasten. Aprendizaje invisible, educación expandida, ubiquituos learning, Schank-en iritziak... ez ote diote guztiek azkenean ideia berberari erreferentzia egiten? Ez al dira guztiak antzeko teoriak? Norbanakoaren ikaskuntza prozesu autonomoa esplikatzeko ez al dira etiketa gehiegi?

Schank-ek bere bilobaren eskola eredua azaltzen duenean badirudi berak planteatzen duen ikaskuntza ereduan ezagutza modu kasualean gertatzen dela, norberak nahi dituen gauzak egiten. Beste teorietan ere askotan hori bera ematen planteatzen dutela iruditzen zait; ikaskuntza bilatzen ez den zerbait bezala planteatzen dute, edozein momentutan gerta daitekeena.

Uste dut garbi utzi behar dela norbera bere ikaskuntzaren ardura izatea ez dela ausaz gertatzen den zerbait. Halako sistematizazio puntu bat behar dela iruditzen zait, oinarrizko ezagutza batzuk, estrategiak eta bitartekoak erabiltzea derrigorrezkoa dela, jarrerak ere garatu behar direla. Bestela, ezagutza inguruaren kontenplazioaz soilik etorriko denaren ideia zanbaltzen ari garela dirudi eta ni ez nago ideia horrekin ados. Ikaskuntza eredu informalenean ere "formaltasun" puntu bat behar da.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
Sindikatu edukia