05
Ots
2010
12:31

EGA: Nafarroako azterketen liburuak

Lotura

Nafarroako EIBZren webgunean orain arteko azterketen liburuak jaitsi daitezke PDFn.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

EGA Nafarroa

Nekane (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2010, Otsaila 9 - 10:09(e)an.

Nafarroako Gobernuak bi liburu argitaratu zituen EGA azterketekin eta erantzunekin. (EGA 2001 eta 2002, EGA 2003 eta 2004). Liburuotan, 2001etik 2004 arteko azterketez gain, proben egituraren eta zuzenketa irizpideen berri ematen zen. Orain, http://irati.educacion.navarra.es/creibzw/web/index.php/egaeredua.html helbidean, 2005etik 2009 arte Nafarroako EGA azterketan agertutako hainbat material jarri dute ikusgai: atariko proban "Aukera anitzeko" galderak atalari dagozkion 100 item, "Entzunaren ulermena" atalari dagozkion sei entzungai (guztira 30 galdera) eta "Idatziaren ulermena" atalari dagozkion zazpi testu (orotara 30 galdera). Liburuetako probekin alderatuz, gaur egun erabiltzen diren entzungai eta irakurgaiak laburragoak dira.

Aurki jarriko dituzte proba idatziari eta ahozko probari dagozkien adibideak.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for EGA: Nafarroako azterketen liburuak

Sindikatu edukia