08
Urt
2009
14:00

Txataren idazmoldeaz

Lotura

Txata eta eSaMeSak aitzakia, topikoak topiko, hizkuntzaren eboluzioari buruz zer pentsatua ematen duen artikulua. Hona pasarte bat:

Teknologia berriek espazio berria bereganatu dute: informalitatearena, alegia. Idazmodu kontestuala da, norberaren konpetentzia linguistikoaren adarra, egunerokotasuna enbor duena eta ahozkotasuna lez, erabiltzeko eta botatzeko gai bilakatzen dena.

(Paolo Leonardi)

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Berria ez

benito (e)k bidalita 2009, Urtarrila 8 - 17:04(e)an.

Aipagarria egin zait artikuluaren akabuko sarreratxoa: "curioso que nadie se haya percatado que los SMS son sistemas que, mutatis mutandis, existen desde que existe la escritura. Todas las lenguas románicas, desde que muestran documentación escrita, manifiestan soluciones económicas parecidas a las de los SMS"

Horixe, hain berritzat daukagun hori ez dela hain berria. Idazkuntza teknologia berriekin aregotu, bizkortu eta informaldu den neurrian indartu diren idazkerak baino ez dira, neurri handi batean espero zitezkeenak. Akaso idazkeraren ikuspegi sakratuta (hainbati hainbat gustatu eta komeni zaiena) da mehatxupean dagoena, ez hizkuntzaren "garbitasuna".

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Txataren idazmoldeaz

Sindikatu edukia