Google-ek euskaraz daki?

2008 azaroak 23 01:10
Joan

"Armiarma" hitza sartu dut Google-en eta hau da agertu den lehenengo sarrera. To!

4
Batez bestekoa: 4 (bozka 1)
Zure balorazioa: None

Iruzkinak

Google berezia duzu, semantikoa, 3.0... Baina ez da hori kezkatzen nauena beste hau baizik: Aizu, Benito... zer demontre egiten duzu zuk sarean armiarma bila? Zaude, zaude bilatu gabe ere etorriko zaizu eta! Beltz-beltza da eta eltxo gaizto eta zirikatzaileak jan egiten ditu!

Milaka istorio eta olerki asmatu daitezke Google-n armiarma topatzen dabilenarentzat. Baina ez dago fantasiarako tarterik: Armiarma honen bila nenbilen. Euskaldunok ez dugu sorpresa handirik ematen.

Google semantikoa, indartsua eta nahi duzun guztia, baina aste honetan  I, Robot ikusita, horrelako detaileekin arduratzen hasten gara. Errrobotak euskara ikasten gu baino abilagoak badira, laster konturatuko dira zelako papao koadrila garen...  VIKI, HAL900, C3PO, Google eta enparauekin, zurt!

Harigarriak dira armiarmak, gero!

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
CAPTCHA
Spam asko dabil eta hezur-haragizkoa zarela egiaztatzeko galdera honi erantzun mesedez.
Image CAPTCHA
Kopiatu ikusten dituzun letra-zenbakiak hemen (maiuskula-minuskulak errespetatuz).
Harpidetu RSSren bidez