Ldelengua 15

2008 azaroak 22 01:47
Joan

Francisco Herrera eta Victoria Castrillejo irakasleek podcastaren 15. saioa zabaldu dute.

Elkarrizketa bi: Mario Rinvolucri eta Rosa AcquaroniCIVELE eta Foco aldizkariaren podcast-a.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: None

Iruzkinak

Interegarria da Rinvolucriren ikuspuntua, alegia, ikaskuntza pertsonarengan fokalizatzearena eta ez edukian; eta 8 adimen-moten kontu hori (ez dakit zergatik uzten duen kanpoan emozionala, baina bueno). Argi dago ikas-irakaskuntzak erpin ugari dituela eta ahalik eta zenbat jario-ituri gehiago erabili, hobeto. Interesgarria iruditu zait, halaber, hartzailetzat jotzen ditugun trebetasunak sortzaileak ere badirela ageri izana. Bestalde, poztu egin nau 'abaildura profesionala'ren gaitzak jota ez nagoela jakiteak: antsietate apur bat badaukat, baina tripontzi hutsa naiz, ez dut buruko minik izaten eta gustura nabil ikasle jendearen artean. ;-D

Acquaronik aipatzen duen konpetentzia metaforikoa bidezidor (hona metafora!) interesgarria iruditu zait (bidezidorra, hala ere). Aukerazko tailerrak eratzearena eta horietako tailerretako batean idazkera kreatiboari ekitea ere interesgarria da, nahiz eta lanketa modua oso berria edo berritzailea izan ez.

Horixe, bada, finean hiru izartxo eman dizkiot: ez zait iruditzen podcast honetan ideia bikainik agertzen denik baina interesgarriak dira horietako zenbait.

Neuk ere erreparatu diot trebetasun hartzaileen asuntoari. Trebetasun hartzaileak  bai, pasiboak ez. Norberaren buruan itxuratzen den testua ez da entzun-irakurri duguna. Ez da gauza berria, baina ulertua ere ez. Ulertze artea da azken batean.

Inteligentziak direla eta: "Ikasle gutxi dira inteligentzia linguistikoa erabiltzen abilak". Metalinguistika eta haren hizkera erabiltzeak noraino laguntzen du orduan?

Neke profesionala, zantzua ikasleak gorrotatzea... um! "Eske ikasleak...". Gurean horren araberako diagnosia egingo balu inork.

Interesgarria irakasle biren arteko bilerak. Entzun, biak bakarrik, konfidentzialitatean, entzun, ez esan zer egin behar den, txandaka. Erraza dirudiela, baina zaila egiten. Inork probatu du inoiz?

Humanistic language teaching aldizkari horrek interesgarria ematen du. Trebetasun sortzaileak ipini beharko ditut martxan ingelesez.

Acquaronirenarekin galdu egin naiz. Gauza interesgarriak dirudite, baina ez diet tamaina hartzen. Ideia erakargarria idazera kreatiboarena, baina erakargarriegiak izan daitezke kreatibo eta literario hitzak nork-zelan hartzen dituen-eta. "Colectura"delako hori egin zait deigarria (irakurkidetza?).  Konpetentzia metaforikoa zer den jantzi behar dut.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
CAPTCHA
Spam asko dabil eta hezur-haragizkoa zarela egiaztatzeko galdera honi erantzun mesedez.
Image CAPTCHA
Kopiatu ikusten dituzun letra-zenbakiak hemen (maiuskula-minuskulak errespetatuz).
Harpidetu RSSren bidez