15
Api
2008
23:55

Hau ez da normala

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Martxokoa normala

txerra (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2008, Apirila 16 - 08:49(e)an.

Martxoko estatistikak normalak dira. Aste santua tartean izanik normala da hile horretan bisita gutxiago izatea. Zure webgunea profesionala da gehien bat eta logikoa dirudi lan egunetan bisita gehiago izatea jai egunetan baino.

Eta apirilean ere otsaileko mailan zaude. Nire ustez, normala ez dena da urtarrilekoa. Goia jo zenuen, batek daki zergatik (sustatu efektua akaso?).

Kopurua

benito (e)k bidalita 2008, Apirila 16 - 12:28(e)an.

Titulua eta grafikoa horrela jarrita ez dira oso esplizituakUndecided. Ez nabil aurtengo bilakeraz, kopuruaz beraz baino. Bisita eta bisitari kopurua oso altua iruditu zait lehenengo bistazoan.

Pozteko motiboa dela esango duzue arrazoi guztiarekin, baina euskaltegiak eta euskarari buruz interneten jarduteak ez dut inoiz pentsatu izan halako audientzia ekarriko duenik. Eta datuak ikusita "ez da normala" hori da irten zaidan lehenengoa. Gehiegi ez ote? 

Kontuan hartuta, euskaltegien sektorean 2000 lagun inguru gabiltzala, eta internet oraindino askorentzat ez dela ohiko gauza, ba, asko da. Bai, egia da, estatistika hauek ez dute dena esaten (bisiten luzera, denbora...), publikoa sektore hau baino zabalagoa da duda barik eta mila zehaztapen gehiago, eta arrazoiarekin denak. 

Hala ere, lehenengo batean internet tresna erabilgarri eta eraginkor modura ulertzeko ezkorrak izateko uste baino motibo gutxiago egon daitezke hau ikusita. Oxala!

Dena dela, poz guztiarekin ere, zenbakiok neuri behintzat ikara apur bat ere ematen didate. Eskerrak Atoan hau familiarragoa dela.
 

 

Komunikazioaren gurua bihurtuta ...

txerra (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2008, Apirila 16 - 13:24(e)an.

Komunikazioaren gurua bihurtu zara eta orain kexaka. Bertigoa ematen al du, ala?

Txantxak alde batera utzita, zure kalkuluak txarto egin dituzula uste dut. Karrajua irakasleei begira badago ere, ikasleek ere hainbat eta hainbat gauza topa daitezke interesgarri (klaserakoak, berbarako). Eta hortik aztertu beharko zenituzke emaitzak, nik uste.

Bilatzaileetan EGA edo euskara ikasi (edo holakoak) sartuta ziur Karrajua lehen postuetan agertzen dela. Hortik etor daiteke, nik uste.

Zorionak Benito, lan onak uzta ematen du-eta.

Tituluak

benito (e)k bidalita 2008, Apirila 16 - 13:28(e)an.

Erreferentzia, instituzioa, gurua... Apezpikuarena falta zait. Wink

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Hau ez da normala

Sindikatu edukia