06
Mar
2008
00:16

Netvibes Ginger probatzen

Lotura

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

PLE eta beste

plistiplasta (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2008, Martxoa 6 - 09:31(e)an.

Itxura ona dauka bai, eta ikasleek beren PLEa sortzeko aproposa izan liteke oso. Baita beste gauza askotarako ere, jakina.
Erabilerraza al da? Ea, halako batean denbora apurtxu bat ateratzen dudan endredatzeko.

Pribatua-publikoa

benito (e)k bidalita 2008, Martxoa 6 - 16:23(e)an.

Erabilterraza? Baietz esango nuke. Neuretzat bai, eta interneten apur bat dabilen edozeinentzat hala dela esango nuke.

Kontua da Netvibes berez hasiera-orri pertsonala dela, hau da, norberak baino ez ikusteko, Igoogle bezala. Ginger honek berrikuntza ekarri du, hasiera-orri hori publikoa da, eta ondorioz:

  • Orri pribatuan ikusi edo egin ahal diren gauza batzuk hemen ezin dira egin, edo ez da komeni: eposta begiratu-bidali edo googledocs-en dokumentuen karpetak ikusi adibidez.
  • Eskura eduki behar duzuna edukitzetik zer erakutsi nahi duzun erabakitzera pasatzen zara. Hasiera-orri izatetik aurkezpen-orri edo harrema-orri izatera alegia.

Ginger hau kontzeptu berria izan daiteke beraz, sare sozialetako profileetara hurbiltzen da nahi baduzue. Izan ere, sare sozialen antzera lagunak eta kontaktuen sareak egitea ere ahalbidetzen du.

Hala ere, honen funtzionamendua ulertzen hasteko, Netvibes-en edo Igoogle-n kontu pribatua sortzea gomendatuko nizueke lehenengo. Netvibes eta Igoogle-ekin batera Pageflakes gomendatzen dute askok bestalde. Hemen daukzaue halako hasiera-orrialdeen inguruko artikulu sorta.

Funtzionamendua erraza da, blokeak edo kutxak gehitzen dizkiozu orriari nahi duzunaren arabera: RSS irakurlea, jarioak, bilatzaileak, eposta kontuak, egutegia, zer eginen zerrendak, argazkiak, bideoen zerrendak... Batean nahiz bestean aplikazioen zerrenda handia daukazue.

Nik azkenotan Igoogle nabil erabiltzen, arrazoi berezirik gabe, akaso erabiltzen ditudan Google-en zerbitzu guztiekin dena integratuago daukadalako. Guztietan nahikoa erosoa izaten da nabigatzailea zabaldu eta orri batean hainbat gauza batera berton bistan edukitzea: eposta, agregatzailea, del.icio.us-eko markak, egutegia.... 

Probatu eta esango didazu. 

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Netvibes Ginger probatzen

Sindikatu edukia