kultura

EGA, liburuak, letrak eta negozioak

Auzo-lotsa tonaka, euskararen kontrakoek erabiltzen dituzten argudio batzuen gaineko ikuspegi berriak (zenbat aldiz entzun duzue euskalduntzea edo euskalgintza dirua ateratzeko txiringitoa besterik ez dela? Goiko hori jakinda zerekin errefusatu ahal da hori?), eta gogoeta asko ekarri dizkit gogora auzi honek. Besteak beste, orain arte lasaitasun erlatiboan bizi izan diren argitaratzaileen etorkizuna etorri zait burura.

— Joxe Rojas

Jurassic Park (Gaur8)

Argia.com-en bidez.

Asteburu honetan EGAko azterketa digitalizatuen harira Iratxe Esnaolak ere idatzi du artikulua Garan: EGA eta Internet

 

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskal Kulturaren Transmisioa Euskadi Irratian

Mondragon Unibertsitatearen Euskal Kulturgintzaren Transmisioak graduondokoa webgunean zerbitzu, eduki eta baliabide interesgarriak eskaintzeaz gainera, irratira ere zabaldu da. Euskadi Irratian tartetxoa eman diotela dirudi, EKT izeneko saioa hain zuzen.

Han entzun ditugu Iñaki Arruti eta Miren Jone Hernandez euskararen normalizazioaz eta erabileraz mintzo. Euskaltegi hitza ere aipatu izan dute.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntzak bizi-kalitatearen seinale

Hizkuntza ugariz osatutako munduan bizi izan gara orain arte, eta horrek ezagutza sortzea eta, ondorioz, bizi-kalitatea hobeagotzea ahalbidetu dio gizateriari. Hizkuntzak nahitaezko bitartekoak dira kultur adierazpenerako eta ondare kulturala ikusiezina transmititzeko, eta beharrezkoak dira gizakien eta gizarte-taldeen identitaterako zein aurrerabiderako.

— Patxi Juaristi

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Partekatzeko kultura eskasa

...EGAko materialekin Maiteri gertatu zaiona ez da salbuespen bat eta ez da administrazioari, soilik, dagokion gai bat.
Nik uste dut “affair” honek agerian utzi duela kultura, euskara eta baita beste esparruetan ere, herri honetan partekatzeko dugun ohitura eskasa.

Zaldi

Jakintza ikastolaren blogean Atzerapausoa euskararentzat mezuan egindako beste iruzkin bat.

4
Batez bestekoa: 4 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Sagardoetxearen eskaintza

Astigarragako Sagardoetxeak jardueren eskaintza egin die euskaltegiei txotx denboraldi honetarako. Euskaltegian bertan edo Sagardoetxean egiteko jarduerak proposatzen dituzte.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Kafe Antzokia Martxan! sinadura bilketa

Bilboko Kafe Antzokiaren itxiera dela eta sostengua adierazteko sinadura bilketari ekin diote.

Bihar 13etatik 16etara saio berezia egingo dute Irratia.com-ekoek Bilbo Hiria Irratian.

3.666665
Batez bestekoa: 3.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Esku era jardunaldiak

Sormenak euskaral elkarteen jardunean zein euskaldunon komunitateak egituratzean duen papera mintzagai hartuta Topaguneak antolatu ditu jardunaldiok ostiral eta larunbat honetan.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Prestigioa eta zenbakiak

Hizkuntza bat prestigiotik egin beharrean zenbaki-estatistiketatik mantentzen bada bizirik, balioa galduko du konpetentzia kulturala librea den testuinguru batean.

— Emilio Quintana

El Paiseko artikulu honen harira dator iruzkina, eta gaztelania du mintzagai, gaztelaniak munduan ei duen prestigo urria hain zuzen ere.

Edonola ere, euskara bezalako hizkuntza "txiki" baten kasurako ondorio pare bat atera daitezkeela begitantzen zait. Akaso Fermin Etxegoienek eskatzen duen "estetika" haren ildotiko zerbait, edo beharbada itzulpen hutsa, errituala edo paisaia linguistikoaren apaingarria baino zerbait gehiago den hizkuntza; edo besterik gabe, esanahi bereziren bat jaulkitzen duen hizkuntza bezala ikusita.

Bide batez, hainbat lekutan kulturak bizi duen loralditik hasi da tiratzen Emilio, Ruper Ordorikaren aipu hau etorri zait gogora.

3.5
Batez bestekoa: 3.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntza=zer esan+nola esan

...eta orain euskara bera, gure hizkuntza, bihurtu dute fribolitatea, ezer ez esateko gauza, exotismo bat.

— Joseba Tapia

Txikituaren trikitixa. Euskal kantugintza eta diru-laguntzak direla eta azkenotan sortu den polemikaren harira idatzia. Hizkuntzari buruzko gogoeta interesgarria utzi digu Josebak bide batez.

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Jakituriaren adierazlea

Sabes tanto que no te entiendo nada

(Hainbeste dakizu ez dizudala ezer ulertzen)

Patxitraperok Juan Gorriti eskulturgileari entzuna Tartarian, eta grabatua.

4.75
Batez bestekoa: 4.8 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez