baliabideak

Etorkizuneko ikasgela(k): bi kontzeptu

'Ezer ez da berdin' zioen aspaldiko kantak. Ezta ikas-irakaskuntzan ere. Egia da teknologia ez dela neutroa eta baldintzatu egiten duela. Baina, finean, tresnak ez du definitzen paradigma didaktikoa, beronen erabilerak baizik. Hori erakusten saiatu da Cristóbal Suárez Guerrero irakaslea Educacion y Virtualidad blogean.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkera kolokialaren ataria

Via EcLEcTIC gaztelania kolokiala lantzen eta dokumentatzen laguntzeko Español Coloquial proiektu hau ezagutu dugu. Oraindik osatu gabe dagoela dirudi, baina proposamen interesgarri batzuk jorratzen ari dira: berriketa kolokialen corpus-a, gaztelania kolokialaren hiztegia, baliabide didaktikoak edo keinuen hiztegi grafikoa.

Euskararen bueltan ahozkotasuna, hizkera bizia eta halakoen arduratan daudenak etorri zaizkit akordura, uste dut askok estimatuko luketela halako baliabidea gure hizkuntzan.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Practica español

Instituto Cervantesek, EFE informazio-agentziak eta Fundación del al Lengua Españolak aurkeztu zuten duela aste batzuk Practica español ataria. Hizkuntza ikasleei bideratutako zerbitzua da, albisteak euskarri desberdinetan eta euren gaineko ariketak eta azalpenak, gramatika gaiak eta abar.

Via Nodos Ele

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Twition: hizkuntzak ikasteko baliabideen bilduma

Via Wwwhat's New izan dugu proiektu honen berri. Hizkuntza-irakasleek baliabideak partekatzeko gune bezala aurkeztu da. Bertara joan eta gehien bat sarean hizkuntzak ikasi eta irakasteko dauden hainbat baliabideren bilduma interesgarria da oraingoz. Hizkuntza eta maila ezberdinen arabera sailkatuta.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Arbel digitala hizkuntza klasean erabiltzeko ideiak

Ibilbideako Iñaki Calvok ELE klasean Arbel digitala klasean erabiltzeko ideia batzuk bota ditu Ibilbidea blogean.

Batzuek sinistuko ez duten arren, arbel digitala asmatuta dago eta leku batzuetan erabiltzen da dagoeneko. Lagungarria izango zaie aparato hori izateko zortea izan dutenei.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Izorratzeko soilik: ikasle talde baten bloga

Gasteizko Iralen ikasten ari den talde bat dabil blog hau egiten aspaldian. Bloga bera baino interesgarria da egin duten baliabideen bilduma, eta izena aukeratzen ere asmatu dutela esango nuke.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Lanbide heziketarako hiztegia

Lanbide heziketaren munduan euskararen hedapena sustatzeko hiztegia osatu dute Lanekik eta Elhuyarrek. Arlo askotako hiztegia bildu dute, euskara eta gaztelaniazko definizioak eta testuetako agerpenak eskaintzen ditu.

Informazio gehiago Berrian.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara eskaintzarik onena

Azkue Fundazioak merkataritzarako baliabideak jarri ditu bere gunean: hiztegia, kartelak egiteko ereduak eta txantiloiak, lanerako idazkiak eta Bizkaiko udaletako euskara zerbitzuen direktorioa.

Flash diseinu polita ipini diote orriari, baina nabigazioa horren barruan egiten da eta ez dago atal bakoitzaren lotura eskuratzerik.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Larrauri Mendotxe bidean: klaseko bloga

Txerrari esker blog honen berri izan dugu. Dirudienez 4. mailan diharduen norbaitek egiten du. Klaseko saioak eta beste hainbat eduki plazaratzen dabil ikasturte honen hasieratik.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Kaidara, baliabideen bilatzailea

Educacion tecnologica blogean aurkitu dugu atari honen berri. Intermon Oxfamerakundeak sustatutako baliabideen bilatzaile eta biltegia izateko asmoa du, hezkuntzari begira gehien bat: "maila guztietako irakasle eta herritarrei, oro har, ikasgelan zein ikastegian, beren burua prestatzeko baliabideak eta proposamenak eskaintzea da, batzuek eta besteek beren hezkuntza-praktikan herritargo globala lortzeko hezkuntza landu eta txertatzeko aukera izan dezaten."

Euskaraz ere kontsultatu daiteke, gure hizkuntzan eduki askorik ez dut aurkitu oraingoz hala ere.

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez