Hizkuntzak, komunikazioa eta mugak
2009, Ekaina 24 - 15:25 — benitoHizkuntza,komunikazio tresna bada,ezin da sekula muga izan! Komunikazioa ez da inoiz muga. Mugak ipintzen dituztenak pentsatzeko modu batzuk dira.
Gose taldeko partaideari UK aldizkarian elkarrizketa egin eta handik atera ditu hitzok @azken_tximinoak.
Sare sozialak eta ikasleak
2009, Maiatza 26 - 18:30 — benitoMesfidantza ugari sumatzen da giza sare, ikasle eta hezkuntzaz hitz egiten denean; nik, behintzat, hala bizi izan dut galdetu didatenean. Nire ustez, sare hauen filosofia eta funtzionatzeko era guztiz bat datoz hezkuntzaren hainbat helbururekin: irakasleok eta ikasleok gune partekatu bat izan dezakegu elkarrekin lan egiteko, mota guztietako edukiak trukatzeko, partaidetza sustatzeko… Ikasleek eskolako sarea, lanerako tresnaz gain, euren adierazpen gunetzat hartzean egon al daiteke arrakastaren giltza?
IKTeroak-era (Ikasleak eta giza sareak) ekarri digu Maitek Hik Hasi aldizkariaren 138. zenbakian publikatu duen artikulua: "Sare sozialak hezkuntzan, alde batera utzi edo aukera baliatu".
Komunikazioa-inkomunikazioa
2009, Maiatza 17 - 20:05 — benito¿Habrá cosa más absurda que ocuparme de lo que hacen/dicen/piensan/sienten/aprenden los demás?
Nola garatu komunikazio gaitasunak ikas-irakaskuntza prozesuetan?
2009, Maiatza 13 - 16:58 — benitoJoseba Ezeizak (eskerrik asko!) eman digu webgune honen berri Karrajuan. Unibertsitateko irakasleei zuzenduta dago berez, baina hainbat arlotako ekarpen baliagarriak izan ditzake, baita guretzat ere.
Jendaurrean hitz egiteko ikastaroa
2009, Apirila 20 - 13:11 — benitoHarreman harmonikoa izateko komunikazio-trebetasunak ikastaroa antolatu dute UEUkoek. Hauei zuzenduta:
Pertsona-taldeekin eta haien aurrean komunikatu behar duten guztiei (nork ez du behar?), esaterako: irakasleei; ikasleei; gaiak, txostenak edo produktuak aurkeztu behar dituztenei;
Komunikazioa, jendartea eta aldaketa
2009, Apirila 20 - 00:09 — benitoGure arteko komunikazio-formak aldatzen ditugunean, jendartea aldatzen dugu. Jendarte jakin batek bere burua sortu eta iraunarazteko ibiltzen dituen komunikazio-lanabesak funtsezkoak dira giza bizitzarentzako, erlauntza erlearen bizitzarentzako bezainbeste
Neure (h)egitik-en irakurrita. Clay Shirky, Here comes everybody: the power of organizing without organizations, 2008.
Zein hizkuntza hitz egiten du komunikazio gizarteak?
2009, Apirila 19 - 23:30 — benitoEHUren uda ikastaroen barruan ekainaren 22tik 24ra. Komunikazio molde berriek zer eragin duten gizartean aztergai.Hizkuntza eta komunikazioa hitzak agertzen diren unetik interesgarria, ezta?
Zuzeu.com
2009, Apirila 17 - 00:48 — benitoEsaten azkenak izan baino lehen. Ongi etorri Zuzeu, euskarazko albistegi digital berria.
Santurtziko UEren webgunea: 11 urte eta berrikuntzak
2009, Martxoa 17 - 14:25 — benitoBanengoen ni ba, Santurtzitik aspaldian ez zitzaidan ezer ailegatzen RSStik. Arrazoia eta azalpena bertan topatu ditugu: 11 urte egin ditu webguneak eta urteurrenarekin batera berrikuntzak egin dituzte, tartean jarioaren helbidea aldatu egin dela dirudi. Etenak merezi izan du baina.
Lehendik ezagutzen genituen atalekin batera aipagarriena Ikasbideoak bataiatu duten atala. Eurek grabatutako eta ostatatuko bideoak ikus ditzakegu berton, enbotatzeko kodea ere eskaintzen dute. Pare bat daude dagoeneko: Pilar Montoya euskara-agiriak eta Erreferentzia markoaz eta Eli Macklin-ekin elkarrizketa bat.
Bideoak ikusten saiatu naiz, baina ez dut lortu. mpg formatua erabiltzen dutela dirudi, eta nabigatzailean erakusteko zailtasunak daude. Enbotatuko dut bat hemen dena dela (ez da kargatzen, itxarongo dugu arazo teknikoak konpondu arte).
Edozelan ere, SUEkoek, gure sektore honen tradizio errotu eta zabalaren kontra, sarea eta teknologiari beldurra kendu, arreta jarri, probatu eta erabiltzeko ahaleginean dabiltza berriro ere. Animoa, zorionak eta ea noiz ematen diguzuen hurrengo sorpresa.
Politikari arinaiztarra
2009, Otsaila 21 - 18:53 — benitoMezuak ulertzeko lan gehiegi eskatzen zaio boto-emaile euskaldunari. Batzuetan oraindik okerrago da: hautagaia menpeko esaldi batekin ausartzen da, eta ez boto-emaileak, ez hautagaiak berak ez daki abentura hori non bukatuko den. Boto-emaileak, izerdi hotzetan, esaldia ondo bukatu dezala, dagokion aditzarekin asma dezala erregutuko du. Ze, nola diren gauzak, boto-emaile euskaldunak sentitzen du ez duela eskubiderik hautagaiari euskaraz txukun eta egoki hitz egin dezan eskatzeko; eta are, hautagaiak euskaraz hankasartzea egiten badu, akatsa berak egin balu bezala bizitzen du, min hartzen du, euskarak hizkuntzen ligan milagarren partida galdu balu bezala.
Boto-emaile euskaldunarenak (Berria)
Zuek ez duzue inoiz sentsazio hori izan?
Anjel Lertxundiren bidez.