hizkuntzak

Ahozkotasun diferitua

Katalanak ahozko aberastasun izugarria zeukan. Noiz hautsi da hori? Oraintxe, ahozko hizkuntza hizkuntza mediatikoak ordezkatu duenean, ahozkotasun diferitua sortu denean, Internet, telebistak kutsatua. Frantsesak onik atera dira nolabait, espainiarrek ahaleginak egiten dituzte, eta katalanok ez dugu lortu.

— Rosa Calafat (hizkuntzalaria)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Sauver ma langue dokumentala: Europako hizkuntza gutxituak

Andoni Sagarnaren Iparrorratzan irakurri dugu dokumental honen berri. Europako Kontseiluaren eremu urriko hizkuntzen aldeko gutunaren aplikazioa erakusten du Suediako eskualde batean. Dokumentala frantsesez dago.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Twition: hizkuntzak ikasteko baliabideen bilduma

Via Wwwhat's New izan dugu proiektu honen berri. Hizkuntza-irakasleek baliabideak partekatzeko gune bezala aurkeztu da. Bertara joan eta gehien bat sarean hizkuntzak ikasi eta irakasteko dauden hainbat baliabideren bilduma interesgarria da oraingoz. Hizkuntza eta maila ezberdinen arabera sailkatuta.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ama-hizkuntzaren nazioarteko eguna

Ama-hizkuntzaren Nazioarteko Eguna izendatu zuen Unescok otsailaren 21 hau 1999an . Aurten bideo hori zabaldu dute egunaren karietara..

Leirek erakutsi digu.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Zeinek du ikasi beharra?

"Ikasi? Zeinek du hemen ikasi beharra? -mikaztu natzaio- Gizon horrek bere hizkuntza ezezik gurea ere ondo zekien. Baina zer dakigu guk eta, batez ere, zer dakizu zuk aimaraz?"

— Lontxo Rojo

Tirakan eman digute Lontxo Rojoren berri. Munduan barrena bizikletaz dabil Lontxo eta izen bereko blogean dabil bidaiaren berri ematen. Bolibian gertatu zitzaion pasadizo linguistiko baten errematea dira hitz horiek.

Hemen irakur dezakezue: Trujillo (Peru). 2011ko urtarrila (Munduan barrena bizikletaz)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Sortuz ta sortuz

Alderdi politiko berriaren izenak sortu hitzarekiko interesa piztu  eta Kataluniaraino heldu da. Enric Serra saiatu da katalanei hitzaren berri ematen. Interesgarria izan liteke politikak euskara ikasteko (hiztegia gehien bat) zenbat lagundu duen aztertzea.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Twitter hizkuntzak ikasteko

Twitter hizkuntzak ikasteko tresna izan daiteke eta hala dela erakusteko Wwwhat's New-n baliabide eta ideia batzuk batu dituzte.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Google transliterate

Google translate itzultzailea ezaguna dugu honezkero. Baina horrekin batera alfabeto desberdinen artean transliteratzeko tresna hau ere eskaintzen du. Testu bat alfabeto latindarrean idatzi eta munduko hainbat alfabetotan nola idatziko den esaten ditu. Ez du itzulpenik egiten, testua guk ahoskatzen dugun modura alfabeto horretan gutxi gorabehera nola idatzi beharko litzatekeen diosku bakarrik.

Euskara ikastearen inguruan akaso alfabeto desberdina erabiltzen duen jendearekin lan egiteko lagungarria izan liteke. Adibidez "etxea" esaten duguna arabiar alfabetoa erabiltzen duen batek bere alfabetoan idatzita ikusten badu, hizkuntzari itxura hartzen lagundu diezaioke.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara eta ingelesa parean

Para mí, lo que impide el pleno desarrollo del euskara es lo mismo que impide el aprendizaje del inglés. ¿Por qué tienen que pagar los padres horas extras para clases privadas de inglés y enviar a los hijos al extranjero, gastando miles de euros en cursos?

— Richard Weyndling

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntzen estigmatizazioaz

Necessitem exposició a les llengües (el portuguès, l'àrab, l'èuscar i les que convingui), tenir oportunitats d'aprendre-les sense que se'ns presentin, però, sota l'ombra de cap estigma.

— Enric Serra

Futbol kontuetatik abiatu da Enric Serra horra ailegatzeko, Sevilla futbol taldekoek egin duten bideo honetaz, baina hizkuntzen estigmatizazioaz ari garela lasai asko jardun genezake beste honetaz ere, ezta?

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez