aimara

Zeinek du ikasi beharra?

"Ikasi? Zeinek du hemen ikasi beharra? -mikaztu natzaio- Gizon horrek bere hizkuntza ezezik gurea ere ondo zekien. Baina zer dakigu guk eta, batez ere, zer dakizu zuk aimaraz?"

— Lontxo Rojo

Tirakan eman digute Lontxo Rojoren berri. Munduan barrena bizikletaz dabil Lontxo eta izen bereko blogean dabil bidaiaren berri ematen. Bolibian gertatu zitzaion pasadizo linguistiko baten errematea dira hitz horiek.

Hemen irakur dezakezue: Trujillo (Peru). 2011ko urtarrila (Munduan barrena bizikletaz)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez