euskalduntzea

Gutxisolo Elkartea: 15 urte Trebiñu euskalduntzen

Gutxisolo elkartea Trebiñun euskara ikasteko bideak sustatzen ibili da azken 15 urteotan. Korrikaren karietara erreportaia hau ekarri digute BerriaTBkoek.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Fomala eta informala uztartu

Gure ustez, hizkuntzaren berezko esparruari euskalduntze-prozesuan duen garrantzia aitortu arren, bi esparruek, formalak eta informalak elkar hartu eta era bateratsuagoan jardutea oso mesedegarria litzateke.

— Josu Perales

ZirIKTeroak sareko eztabaida honetara bota ditut hitz horiek iruzkin modura. HIzpide aldizkariaren 75. zenbakian daude, Ba al dago bizitzarik atazetan oinarritutako irakaskuntzatik harago? artikuluan.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara norberarena dela erakutsi

Kanpotik etorritako askori erakutsi diete Zeledon edo San Prudentzioren jaiak eurenak direla eta horrela sentitzen dute. Zergatik ez da ahalegin bera egiten euskararekin? Zergatik ez zaio jendeari erakusten hemen bizi garen denok dugula erantzunkizuna haren biziraupenean?

— Karmele Jaio

Arabako Hitzan publikatu du Karmelek Abarkak artikulua. Paperezko edizioaren bertsio digitalean irakur dezakezue (6. orrialdean).

via

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Izarbeibarreko euskara berreskuratzen

Nafarroako Izarbeibarren hango euskara berreskuratzeko ahalegin desberdinak egiten ari dira. Bertako euskaldunetzat (euskaltegiko ikasleak asko) ikastaro laburra antolatu dute adibidez.

Galdera interesgarria izan liteke euskaltegientzat: nola ekarri inguruko euskara gure jardunera? Batez ere bertoko euskara galduta edo ia galduan dagoen inguruetan.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Udaltop 2011: zer da euskara ez dakitenenentzat?

Udaltop euskara-zerbitzuen topaketen 2011ko edizioaren gai nagusia erabaki dute dagoeneko: Zer da euskara euskaraz ez dakitenentzat? Haiek euskarara hurbiltzeko, zer eta nola egin daiteke udaletik?.

Helduen Euskalduntzetik gaia ez dugu urrun, ezta?

Via Euskara Gipuzkoan.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Iparraldeko lehen gaueskolak 30 urte

1980an eratu zen Donibane Lohizune - Ziburuko gau eskola. Lapurdin eta Ipar Euskal Herri guztian lehehengoa, Koldo Ameztoi ipuin kontalari ezaguna izan zen lehehengo irakaslea gainera. Igande honetan, urriak 31 egingo da ospakizuna.

Via Argia

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara ikasteko aitzaki desberdinak

Hiru ikasleren ibilbideak eta arduradunek egindako irakurketak ipuin batean sartu ditu AEK-ko Oskar Elizburuk Info7n.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Koiuntura eta bizimodua

Hizkuntza horiei zeregin funtzional koiunturala ematen diegu, ez dute gure bizimodua aldatzen, ez eta gure ingurunean eragiten ere.
Euskara normalizatuko bada, ordea, ikuspegi funtzional eta koiuntural hori gainditu beharra dago eta horretarako, euskaraz bizi nahia da desberdintasuna ezartzen duena. Euskara bizitzeko hizkuntza da, euskara ez da motibazio akademiko hutsengatik ikasten den zerbait, euskara ez da motibazio pragmatiko hutsengatik ikasten den hizkuntza, euskara bizitzeko hizkuntza da.

— Paul Bilbao Sarria

Euskaraz bizi nahi dut (Lan ta lan). Kontseiluko idazkari nagusiak gogoeta ekarri digu. Euskara bizitzeko hizkuntza dela, eta ikasten ditugun beste hizkuntzei funtzio "koiunturala" ematen diegula. Eta "koiuntura" horiek ez dira gure bizitzaren parte orduan?

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Erralitatea esanguratsu bihurtu

Euskara ikasi duen bati inguruko errealitatea —hitzez izendatzen duguna— esanguratsuagoa bihurtzen zaio: izen-abizenak, karriken izenak, toponimoak, abestiak... mundu oso bat agertzen zaio lehenago ikusezin eta ulertezin egiten zitzaiona.

— Paula Kasares

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasleak lehen eta orain

Antes, los alumnos estaban focalizados en los sectores más próximos a la Administración, mientras que, en las últimas matriculaciones, un 30% del alumnado no están vinculados ni a la enseñanza, ni son estudiantes, ni a la sanidad...Nos encontramos con profesionales de diferentes ámbitos y el motivo por el que quieren aprender euskera ya no está ligado exclusivamente a la necesidad de conocer el idioma por su trabajo.

— Juan Carlos Murillo (Elkarlan euskaltegiak)

Bilbon euskara eta euskararen irakaskuntza mintzagai hartuta mahai-inguru modukoa egin duten Deiakoek, euskaltegi batzuen ordezkariak izan dira han besteak beste. "La mitad de los bilbainos es euskaldun; ahora nuestro reto es que utilicen el euskera en la calle" da titularra. Baikortasun handia esango nuke nik, berba hauetan eta jaso diren beste batzuetan.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez