didaktika

Ideien sprint-a izotza apurtzeko aktibitate bat

BBCren Teaching English webgunean klasea girotzeko edo "izotza apurtzeko" aktibitate hau aurkitu dugu. Funtsean gai edo hitz bat eman eta horren inguruan denbora oso mugatu batean ahalik eta ideia  edo hitz gehien ematea da. Asmoa girotzea, animatzea eta bertan esaten den modura ikasleak "energizatzea" da.

Gomendagarria gunea eta bertako jendearen blogak oro har, ideia interesgarriak ez ezik, iruzkinetan ekarpen politak ere egiten dira. Inbidia apur bat ematen du, eee.

 

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikaslearen autonomia hiltzeko 6 era

@ann-f-k eman digu artikulu honen berri. Ikaslearen ikasteko autonomia eta gaitasuna ezerezteko 6 aholku ematen dizkigu. Ingelesaren irakaskuntzan kokatuta dago, eta ingelesez idatzita.

Itzulpen-legea eginda hauek izan daitezke aholkuak:

  1. Ikasleren zailtasunak ez hartu kontuan, ez enpatizatu berarekin.
  2. Hizkuntza azaltzen duzunean emaiozu dena ondo landuta, gidatuta eta mastikatuta. Ez dezala pentsatzeko ahaleginik egin.
  3. Hautsi konfidantza behin eta berriz erroreak zuzendu eta zuzenduz, eta hutsune eta errakuntzetan arreta jarriz.
  4. Ariketa deskontestualizatu, despertsonalizatu eta mekanikoak erabili sistematikoki.
  5. Trebetasunak lantzen dituzunean ez landu estrategiarik, ez eman arretarik gauzak nola egiten diren, inportanteena emaitza da.
  6. Hiztegia gogoratzeko eta ikasteko bide ezberdinik ez landu.

Ados zaudete? Zerbait gehituko/kenduko zenukete?

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

HABEren ikastaroa: Europako Markoaren argitan

Europako Markoaren bueltan HABEren mailetan sakontzeko online ikastaroa antolatu du HABEk. Tutorerik gabeko ikastaroa da dirudienez, nork bere aldetik egitekoa.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Jokoko ebaluazioa

Azterketa bidezko ebaluazioak ez bezala, jokoetan erabiltzen denak, trebetasuna lortu arte saio asko egiteko aukera ematen du. Porrota eta ez da behin-betikoa.

— Andoni Sagarna

Andoni Sagarnak ikasmaterialgintzan erabil daitezkeen bideojokoetako teknika eta estrategia batzuk bildu ditu mezu honetan: Bideojokoetako kontzeptu batzuk, ikasmaterialetarako egokiak direnak (Iparrorratza)

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Etsipen ikasia

Irakasle batek proba egin du klasean etsipen ikasia zer den erakusteko.

Klasean gertatu zaizuen zerbait etorri zaizue burura?

via @ciberspiral  > via @Josemarilasa

4
Batez bestekoa: 4 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Garapen hurbileko eremua gaur

Si algún concepto, en mi opinión, merece ser revisado a la luz del cambio y debido, fundamentalmente, a la actualidad de su potencia en cuanto a la democratización de las posibilidades de acceso a la enseñanza, es el de Vygotski y su Zona de desarrollo próximo.

— Dolors Reig

Konstruktibismo sozialaren garapen hurbileko eremuaren kontzeptua gaur egungo testuinguru sozial eta teknologikoan kokatzen saiatu da Dolors.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Joan den urtea klasera

Egutegia urte berrian sartu da, gure klase gehienak oraindik ez seguruenik. Datorren astean joan den urteari begira jarri nahi badugu Koreako ingeles irakasle batzuek ataza bat proposatu digute 2011ren balantze pertsonala egiteko eta bideoetan ikusten direnak elkarri kontatzeko. Garatzeko ideia modura baliagarria izan daiteke, eta horko bideoak ere bai.

via @ann_f (Ann Foreman)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

e-ikaskuntza, materiala eta irakasleak

e-ikaskuntzarako materialgintza diseinatzaile eta adituengan delegatzeak irakaslea ahuldu baino ez du egiten. Zenbat eta gorago igo edukien listoia, orduan eta ahulagoa izango da irakaslearen indarra. Irakaslea erosoago senti daiteke lan hori delegatzen duenean, baina urrundu egiten du ikaskuntza-prozesuen zentzutik.

— Ainhoa Ezeiza

Moodlemoot Spain-eko tailer eta eztabaida batzuen ondoren bere gogoetan laburpena egin digu Ainhoak artikulu honetan: (e-)Ikaskuntza Kritikoa Moodlemoot Spain 2011n #mootes11

Gomendagarriak artikulu osoa eta iruzkinetako eztabaida.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Markoak eta erreferentziak

¿Es una barbaridad tomar como referencia para la elaboración de los planes curriculares y los manuales las guías de conversación de Lonely Planet en lugar del Marco Común Europeo de Referencia? :o

— José Ramón (J. Ramón ELE)

Aspaldian utzi zuen J. Ramónek gogoeta hau bere Tumbrl-n. Galdera ona da oraindik ere, ezta?

Guías para conversar (Notas de JRamónELE)

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Testuen kalitatea ebaluatzeko irizpideak "prezi" batean.

Bisiguraren Estarta blogean testu baten kalitatea ebaluatzeko erabiltzen diren koherentzia, kohesioa, adierazmena eta zuzentasuna irizpideak azaldu eta kokatzeko aurkezpen interesgarria egin digute Prezi zerbitzu-formatuaren bidez.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez