ariketak

Euskaltzaindiaren arauak lantzeko ariketa sorta berria Euskaljakintzan

Ariketa berriak ditugu Euskaljakintzan, Euskaltzindiaren arauak lantzekoak. Berrikuntza gehiago gainera, ariketok Maiteren ikasleek eurek sortutakoak dira.

5
Batez bestekoa: 5 (7 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Nafarroako euskalkiak: materialak sarean

@EIBZ Twitter kontuan irakurri dugu "Freskatzekoen lanak sarean". Ez dakit ondo-ondo zer freskura klase dabilen han, baina link-ean sakatu eta euskalkien laginen inguruan egindako ikasunitate interesgarri batzuk aurkitu daitezke bertan.

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ahozkoaren ulermena: wikia

Tres Tizaseko Carlos Díezek ahozkoaren ulermena ebaluatzeko gaztelaniazko ariketen bilduma egiten dabil Comprensión oral wikian. Sarean aurkitu dituen bideoak eta Hot Potatoes erabili du.

Berak aitortu duen bezala, ez dira oso aurrerakoiak ikuspegi didaktikotik, baina era guztietako probak egin ditu eta seguru ideia falta ibiltzen garen trebetasun honetarako zerbait ekarri ahal digula.

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Gure txoko, irakasle baten bloga

Karrajua.org-eko iruzkin bati esker ezagutu dugu blog hau. Besteak beste, euskara lantzeko ariketa batzuk proposatzen ditu, ikusentzunezko dokumentuetan oinarrituta. Ez dakit umeentzat edo helduentzat diren, baina blogean dauden unetik edonorentzat ere izan daitezke, ezta?

Zorte ona blogarekin, Vanesa.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Sintaxia eta morfologia konputagailuaren bidez lantzen

UEUren udaberriko ikastaroen artean lehengoan aipatu genuen tailerraz gain hau ere interesgarria izan daiteke, irakasle-jardunean konputagailuak eta sarea gehiago erabiltzera jotzen dugun honetan.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaljakintza: erdarakadak lantzeko ariketak

Maitek eta bere neska-mutilek erdarakadei erreparatu eta haiek zuzentzeko ariketa batzuk prestatu dizkigute, eta online jarri.

Zenbat erdarakada bota ditut?

4.833335
Batez bestekoa: 4.8 (6 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hitz gurutzatuak

Maite Goñik Lumak Berria egunkarirako prestatutako hitz jokoak online egiteko prestatzen ari da. Baten bat egiteko moduan daukagu dagoeneko.

Aupa Maite!

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Gaurko hitza: Eusklajakintzaren ekimen berria

Euskaljakintzak adar berria ipini du martxan, Gaurko hitza. Blog batean egunero hitz berria agertuko da.

Asmoa ohiko hiztegitik hara dauden hitzak ezagutaraztea da. Hamabostean behin ariketa batzuk plazaratuko dira gainera. Euskaljakintzaren blogean duzue azalpena.

Maite isilik, baina ekinean dabilkigu beti. Smile

Gaztelaniaz ere badago halakoren bat.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Morfologia eta sintaxia interneten bidez landu: ikastaroa

Ixa taldearen Hizkuntza-teknologia blogean duzue informazioa: Morfologia eta sintaxiko ariketak Internet bidez

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

EGA, 03-04 azterketak online

Maite Goñik 03-04 azterketetako ariketak online jarri dizkigu. Horrez gain EGA azterketaren azken aldaketen berri ere ematen du.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez