internet

EGArako prestaketa sarean

Ea bideo mutu hau baino informazio gehiago lortzen dugun.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntzak, %90 internetetik kanpo

El sueco también tiene problemas en el mundo de los bancos, los ordenadores y la informática en general, de hecho, pertenece al 90% de las lenguas mundiales que no está en internet. Toda un área de la lengua que no se desarrolla.

— Helen Groome

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bertsotube: igo zure bideo-bertsoak

Zabaldu.com-en bidez orain heldu da albistea. Bertsotube, bertso-bideoak sareratzeko gunea. Azalpen labur hau irakurrita, badirudi Youtube-ren estilora erabiltzaileek bideoak igotzeko zerbitzua dela, bertso-bideoetara mugatuta kasu honetan.

Teknikoki apur bat mugatua iruditu zait. Bideoak ez dira erreproduzitzen azkenotan ohiko bihurtu diren flash erreproduktoreen bidez, zuzenean .wmv formatuan baino, eta formatu horretantxe igo behar dira. Ez dago "enbotatzeko" aukerarik gainera.

Bertso-bideo horietako bertsoen kalitatearen inguruko irizpideren bat ote dagoen jakin barik (orain daudeank bertsolari "profesionalenak" dira denak) aukera bat klasean bertsolaritza jorratzen dugunean Maritxuren erritmora egiten ditugun bertso horiek gorde, plazaratu eta partekatzeko, edo besterik gabe, saioren batean gustatu zaigun bertsoa daukagunarekin grabatu eta munduarekin konpartizeko. Edo klaserako bertsoren bat topatzeko.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Prestakuntzarik onena

Soy de los que piensan que la mejor formación para el profesorado interesado en la utilización de las herramientas que proporciona la web 2.0 es el conocimiento de lo que ya están haciendo otros compañeros con ellas

— Celestino Arteta

Las buenas práctica TIC la mejor formación mezuan hain zuzen ere praktika onen adibide baten aipamena egiten du.

Eta pentsatzen dut, web2.0rako eta denerako, ezta? Non daude erakusleihoak baina?

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

EGAko azterketak saretik kentzeko agindua

Duela egun batzuk Maite Goñik EGAko 2008ko azterketan jarri zituen sarean online egiteko moldaketa lanak eginda. Gaur IKTeroak-en kontatzen duenez saretik kentzeko agindua jaso du. Liburu argitaratu berriak “bere ibilbidea egin arte” ezin zabaldu.

Ez dut jakin liburuak ibiltzeko hankarik eduki duenik. Aitzitik, baten batek hankak ipini eta orduan moztu egin dizkiotela iruditu zait gehiago. Tira, ez dagoen lekutik...

1
Batez bestekoa: 1 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

"Euskara ikasi" eitb.com

Atal berezia dauka eitb.com atariak, "Euskara ikasi". Ez dakit honen berririk orain arte inon-inoiz eman den, baina nik orain deskubritu dut.

Zer dago han? Loturak gehien bat, Mihiluzeren "Asko gustatzen zaio" lehiaketa, Euskadi Gaztea eta Euskadi Irratia zuzenean entzuteko modua,  Hiru.com-en Ikasten ikastaroa eta baliabide batzuetarako lotura, Jon eta Jone bikotearen pasadizoak, Wazemank eta Noaoa saioen bideoak, Subijana eta Igor Zalakainen errezetak... Eta horrez gain Euskaltzaindiaren arauen banner bat eta gomendatutako esteken zerrenda bat (nahikoa urria oraingoz).

Ez da aparteko lan didaktikoa egin, eta ez dakit zer asmorekin egin den ere (aurkezpenik egingo da?), baina lagungarria izan daiteke ikasteko abiagunea (PLE?) egiteko saio hau.

Bestalde, atariaren bilaketetan, behin bilaketa agindu ostea, aukera ematen da emaitzak irizpide batzuen arabera iragazteko: argazkiak, bideoak, audioak, albisteak, kultura, telebista... Aukera horien artean azkenak "Euskara ikasi" du izena. Proba batzuk egin ditut baina galbahe hori pasatuta ez dut emaitzarik lortu bilaketa batean ere. Ez dakit zeren araberako bilaketak egingo diren horrela, baina ideiaren bat dabil txoritxuaren kabian dirudienez.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Puntueus

Puntueus ekimenaren auzkezpena.

2.5
Batez bestekoa: 2.5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Puntueus (ala puntuAeus?)

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Aupa zuek!

Honegatik, honegatik eta honegatik, besteak beste.

 

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

teknologia.eus

Mehatxupean dauden eremu urriko hizkuntzek aurrera egingo badute, horien hiztunek teknologia elektronikoa erabiltzen dutelako izango da.

— David Crystal

Puntueus elkartearen webgunean agertzen den aipamena.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez