bideoa

Egun bat mendian "in plain basque"

Ortuella BHIko ikasle-irakasleek klasera ekarri dute Commoncraft estiloa.

Via: Tres Tizas.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Azpitituluek laguntzen dute hizkuntzak ikasten?

Ikerketa egin dute Nimegako (Herbehereak) Radboud Unibertsitateak eta Max Planck psikolinguistika institutuak. Bertako ikasle batzuei bideo batzuk ipini dizkiete, batzuetan ingelesezko azpititulukein, besteetan euren ama hizkuntzan (neerlandera). Ondorioen artean, bigarren hizkuntzako azpitituluek ulermena garatzen ama-hizkuntzakoek baino gehiago laguntzen dutela dirudi. Bestalde, aldaera dialektalak ezagutzen eta ulertzen ere lagungarriagoak bide dira.

Interesgarria, eta logikoa ere badirudi. Hala ere, Europa Press-eko albistearen titularra gehiegizkoa iruditu zait. Gehiago lagundu dute bigarren hizkuntzakoek, baina ama-hizkuntzako titularrek ere zerbait ikasten lagunduko dute, ezta? ikasprozesuaren beste une batean, beste trebetasun batean edo bestelako edukiren bat akaso.

Via: Menéame.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntz-portolioa ikasgelan

Santurtziko Udal Euskaltegiaren webgunean bertako Pilar Montoyak egin duen "El portfolio de lenguas en el aula" bideo-aurkezpena jarri dute.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Prestakuntzarako bideo berriak HABEn

HABEren liburutegian 11 ale berri daude. Uda honetan zehar egin diren ikastaro, jardunaldi eta hitzaldietan grabatuak.

Batean agertzen den bat ezaguna egin zait.

 

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Superheroien gorabeherak

Zubiarte euskaltegian laburmetraia hau egin dute, eta guk Youtuben aurkitu.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasleak mintzo: autoikaskuntza internet bidez

Santurtziko Udal Euskaltegian ikasleei galdetu diete zer euskara Internet-en bidez ikasteaz zer uste duten, bideo-kamara aurrean jarri eta hor dugu.


Bideoa enbotatu dut hemen goian. Ez dakit zelan ikusiko duzuen. Bestela lotura daukazue gorago.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (6 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Veus unides, ahots batuak hizkuntz-aniztasunaren alde

Kataluniako Generalitatek sustatzen duen Lingua Món - Casa de les llengües ekimenaren atari gomendagarrian Veus Unides (ahots batuak) proiektua aurkitu dugu. Munduko pertsonalitate ezagunak hizkuntz-aniztasunaren alde mintzo bideoan. Noam Chomsky, Paul Auster, Maria de Medeiros, Arata Isozaki eta Luigi Cavalli-Sforza besteak beste.

Honekin batera bideo-proiektu interesgarri gehiago dituzte han: Veus del  món a Catalunya adibidez. Kataluniara etorri berrien testigantza eta esperientziekin egina.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Zarauzko Udal Euskaltegia: elkarrizketa

Zarauzko Udal Euskaltegiko zuzendariari egindako elkarrizketa hau aurkitu dugu Youtuben

Imanol Lasak daukan kanalean

.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Elkarlanen spot-a

Elkalanekoek ere sareratu dute euren bideoa.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hitza hartu... suabe-suabe

Patxi Gaztelumendiren bitartez topatu dugu bideo hau. Berak dioen bezala hizkuntza sentitu eta adierazteko modu bat behintzat ekarri digute irudiok.

Hitzahartu izeneko kanala dago Youtuben, eta handik bidali zuten bideo-deialdia lehengo irailaren 12an bideoa grabatzeko.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez