Labur, helduen euskalduntze-alfabetatzearen inguruan oharrak batzeko gunea. Estekak, aipamenak,ideiak... Atoan, okurritu eta ikusi ahala. Karrajuaren osagarri.

HABEren liburutegia: hizkuntzak ikasi eta praktikatzeko gidak

Hizkuntzak ikasten eta irakasten ari direnentzat HABEk bere liburutegiko edukietatik aukeratzeko gomendioekin gida batzuk egin ditu. Hauek lehenengo hirurak dirudienez:

Mundua bete hitz (pdf) Elkarrizketa-giden katalogo bat zure esku. Oinarrizko hiztegia zenbait hizkuntzatan munduan hara eta hona ibiltzeko.

Frantsesa ikasi / frantsesa irakatsi (pdf) Frantsesa ikasi eta irakasteko metodoak, irakurgaiak eta filmak eskaintzen dizkizun gida.

Filmak: zenbait hizkuntzatan ikusteko (pdf) Ingelesez, frantsesez, turkieraz, alemanez, euskaraz, katalanez... eta beste hizkuntza askotan ikus daitezkeen filmen katalogoa.

Edukien "kurazioaz" berba egiten den sasoi honetan inoiz pentsatu dut liburutegi edo bibliografia analogikoetan izaten dela inon baino beharrezkoagoa "kurazio" hori, estimatzekoak dira horrelako gidak beraz.

Eta kuraziorako ideiak ematen hasita,...

  • Euskara ikas-irakasteko dauden eta egon diren materialen gida bat: sasoia, ildo metodologikoa, formatua, maila...
  • Euskara irakasleentzat didaktika eta pedagogian murgiltzen hasteko gomendioak. Jenero asko dago liburutegian horretaz, eta esango nuke apur bat desesperantea izan daitekeela interesa duenarentzat hor nondik hasi asmatzea.
0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaltzaindiaren kulpak

Goierriko Hitzan bekario marimaisu ponpoxo batek “profitatu”, “denaz bezanbatean”, “bortxaz”, “preseski” eta horrelakoak idaztea. Zer kulpa (“kulpa” Hiztegi Batuan badago, markarik gabe) dute Euskaltzaindikoek, herri puta hontan jendeak hizkuntza zentzuz erabiltzen ez badaki!

— Amonamantangorri

Euskarak (h)amorratzen nau artikulua bota zuen lehengo egunean Iñakito Garay-k Zuzeun, umorez Euskaltzaindiaren arauak eta gomendioak motibo. Haien zailtasuna, egokitasuna, zuzentasuna, arrazoia eta logikaren inguruan pertzepzio asko dabiltza, ez onak jeneralean, eta ez dakit beti justuak ote diren.

Edozelan ere eztabaida sortu da mezuaren harira, hainbat gauza interesgarri daude iruzkinetan (mezuaren egilearen asmoa horiek aplazaratzea izan del susmatzen dut), eta nik neuk -ez galdetu zergatik- erantzunetan bota direnen artean goiko hitz horiek aukeratu ditut zer pentsatua/esana emateko.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Raibabel. Iruñeko Hizkuntza Eskolaren "irratia"

Hizkuntzak praktikatzea edo hizkuntzak ikastea mintzagai irrati-podcast-a daukat martxan aspaldian Iruñeko hizkuntza-eskolan.

Atal interesgarrienetakoa ikasleekin euren esperientziaz egiten dituzten solasaldiak dira, Adibide modura hemen duzue euskara ikasle batekin egindako saioa.

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Produktibitatea

Kontuak atera, mesedez, egin kalkulua, Hezkuntzara bideratzen duzuen diruaren hamarrenarekin erdia produzituko genukeen

— Jon Zabala eta Mailu Lasarte (IKA)

Aste honetako Argian euskara agiriak hezkuntza sistemaren kalifikazioekin homologatzeko dekretuari buruzko erreportajea dator. Miel Anjel Elustondok IKAko Jon Zabala eta Mailu Lasartek hitz egin du eta haiekiko solasaldian jaso zituen hitzok. Lehengo batean EAEko euskaltegiek Patxi Baztarrikari, orduko euskara sailburuordea, esanak-edo.

Produktibitate formulak (helduen) euskalduntzean aplikatu beharko dira bada.

 

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Aditu uxatzaileak

Uste dut pedagogian aditu askok gehiegi teorizatu dutela ikas-irakaskuntza prozesuaren inguruan, ikaste prozesuari kutsu zientifikoegia ematen ahalegindu dira, izen potoloegiak erabili dituzte gauza sinple asko esplikatzeko, artifizialki konplikatu dute berez azkoz ere sinpleagoa izan beharko lukeen zerbait. Hain “maila altuko” pedagogiak, profesional asko uxatzea besterik ez du lortu.

— Jolaus

Jolausek IKTeroak-en guztiokin partekatu duen azken gogoetatik pasarte hau aukeratu dut. Ideia hori ez da entzun-sentitu dudan lehenengo aldia, eta gauza asko azal ditzake, hala bada.

 

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

TPACK eredua eta mahaiaren hirugarren hanka

Jolausek bere irakasle-ibilbidea azaltzen digu eta, bide batez, TPACK paradigma eta prozedura ulertzeko bide ematen.

IKTeroak 'hezkuntzarako auspoa'ri eragiten betiko moduan.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Leo Messi eta estategia didaktikoak

Esperientzia bikaina Jolausek (IKTeroak) kontatzen diguna. Hona, ondorioetako bat:

" Ikasle baten “maila” edo “kalitatea” ebaluaziorako ezartzen zaizkion irizpideen araberakoa da eta irizpide horiek eskuratzea aldagai askoren menpe dago, gela barruan erabiltzen dugun estrategia didaktikoa garrantzitsuenetako bat izanik."

4.25
Batez bestekoa: 4.3 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Nola irakasten duzu?

Hasteko, ahoskera lantzen dugu. Letra bakoitza nola ahoskatzen den jakin behar da. Adibidez, hitz bat ikusten badute, nahiz eta esanahia ez jakin, ahoskatzeko gai izan daitezela. Lehendabizi hori erakusten diet. Gero, ohiko agurrak erabiltzen. Ondoren beren burua aurkezten, eta azkenik gramatika. Niri zaila egiten zait gramatika eman gabe esaldi bat buruz ikasteko esatea. Nik ez nuke horrela ikasiko hizkuntza bat. Eta gainera, ez dira umeak, 19-20 urteko gazteak dira, eta nahikoa azkarrak. Hortaz, egitura edo teoria pixka bat ematea ere interesatzen zaie.

— Hiromi Yoshida

Hiromi Yoshida hizkutntzalari japoniarra da, eta euskara irakatsi ere egiten du Japonian. Azpeitira etortzen da sarri ikerketa lanetara eta egin dioten elkarrizketa irakurri dugu Uztarria.com-en.

 

5
Batez bestekoa: 5 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ebaluazioa geroari begira

...ez da nahikoa ikasleak orain dakiena diagnostikatzea, horrez gain ezinbestekoa da aztertzea laguntza emanez gero zer ikasteko prestatuta dagoen. Hortaz, ebaluazioa etorkizunari begira egin behar da eta ez orainari. Ez da inportantea zer naizen, baizik eta zer izateko potentzialitatea dudan.

— Ainhoa Ezeiza

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ze zaila den... gaztelania

@jozulin-ek gomendatuta hona hemen bi hizkuntza ikasleren esperientzia kantatua. Txakurrak ortozik edonon, ezta?

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez